Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-10-26
Loretxu BERGOUIGNAN
Janaria gure herrietan erosten baginu?

Jende gehienak nahiz eta baserri aldean bizi, errestasunez denda handietara doaz (Baiona, Garazi, ala Dantxaria aldera) familiaren janaria erostera. Alta gure baserri aldetan ainitz ekoizpen desberdin atxemaiten ahal dira: barazkiak(sasoinaren arabera), fruituak (sasoinaren arabera), arroltzeak, esnea (esne, gasna, iaurta), oilaskoa, xerrikia, lapina, behia.

Janari bakarra dendetan erostekoa gelditzen dena, gure herritan erosten baditugu elikagaiak, pastak dira (salbu norbeit hasten bada pasten egiten herrian).

Ongi litaike herriko etxeek egiten balute etxaldeetan produzitua denaren bilana ta herriko biztanleei lista horiek ezagutaraziz herritarren arteko erosketa direktoak sortzen balire [Herriko etxea ez litaike hor izan behar bitartekari bezala baina medio gisa: erran nahi baita, lehenik biztanleei ezagutaraziz zer baden herrian ta gero, biztanleen arteko salerosteentzat sala bat prestatuz: herriko etxeen helburua herritarren ongi izaitea denez, bere interesa herritarren ongi izaitean da, ez?]. Etxean tomateak, biperrak, patatak balin badituzu jada, ez duzu sobera gogorik AMAP batean sartzea nun saski osoa hartu behar duzun. Baina herriko biztanleek lehenik ikusi behar dute zer diren haien beharrak (adibidez famili batean aste oso batez diren beharrak: dozena bat arroltze, hamar bat esne litro, hainbat kilo barazki, oilasko bat, etab...). Astapenean, etxaldeetan prezio beti azkarrak galdetzen dira holako komertzio direktoan ez baikira usatuak, baina piskanaka denen onerako diren prezioak hautatu beharko dira familien artean. Horrek herrietan herritarren arteko lotura azkarragoa sortzen ahalko luke ere, herritarrek haien artean kudeatu beharko baitute merkatua eta haien artean ere baldintzak ezarri.

Gaurko munduan nun ez den gauz handirik ulertzen ekonomiaren jukutrietan ta nun ez dugun gehiago jakiten ahal nola ta zerrekin eginak izan diren gure elikagaiak, nola ta nundik jiten diren bezala, beraz nor laguntzen ari giren zertan, on eginen gindukete herritarren arteko merkatu berri sano baten piztea. Denen onerako litaike. Herriko etxeak dira bertako informazioak dituzten antitateak. Beraz nahikeriarekin biztanleen artean beste egiteko manera bat proposatzen ahal dutena. Herriko etxeek aldaketa politak sortzen ahal lituzkete politikatik at diren nahi batzutan hasten balire.

Euskal Herrian arazo andana bat badugu, zertarako ez gira hasten gure baitatik arazo horiei konponbide bat atxemaiten gain gaineko jukutriak goitatu baino.


 
Print
 
...More news
Pays Basque
Débrayages pour être tenus informés
Pays Basque
"L’autonomie n’appartient ni aux abertzale ni à la droite ni à la gauche"
Pays Basque
Haurren xokoa, bien plus qu’une simple garderie
Pays Basque
Hendaye revient à Bil ta Garbi
Sports
L’escapade mexicaine des Elite Pro
Sujet à la une
Le Top 14 reprend ses droits
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise