Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-05-30
Peio JORAJURIA
Balkanisazioa eta hitzen borroka

1999an, gerla bazen Balkanetan, su-etena baginuen Euskal Herrian, eta iparraldeko jendea karrikan zen euskal departamendu baten eskatzeko. Urte berdinean "balkanisazio" hitza egunkarietan berriz agertzen da, Kosoboko gerlarentzan, baita ere euskal departamenduaren ukatzeko : "lehen urratsa Europaren balkanisazioaruntz."

Hitz hori zaharra da. Omen 1918an sortua izan dela estadu ahul bat zatitzerat eramaten duen prozesua irudikatzeko. Hastapenean, hitza neutroa da. Edonun munduan gertatzen ahal den desegite prozesu bat deskribatzen du, eta punto.

1999 urtea aintzin alde txar batez betetzen da pixkanaka. Gerla bat abiatzekotan da "Europako atean", "Parisetik bi ordutan!", Balkanetan preseski. Gerla onartezina da, eta Frantzian bereziki, estadu baten desegitea ulertezina. Herrien askatasuna, autodeterminazio eskubidea, nazioen ezagupena... Horrelako hitzak ezin dira erabili. Jugoslavian gertatzen denak ez dezan mendebaldeko jendea gehiegi beldurtu (hurbil da beraz kasu ! Baina lasai, hemen gertaezina da) hitz berri bat erabilia da: etnizismoa. "Etnizismoa" ez da "etnismoa". Etnismoa da herri guttituen alde borrokatzea, etnizismoa da herri guttituengoen aitzakia erabiltzea. Ala nola mendebaldeko prentsan, balkanisazio prozesu batek, eta laster horrelako prozesu guziek, oinarri berri bat lortzen duten : etnismo atzeratu bat. Gure estadu aurreratuetan (hots, errepublikaren balore unibersaletaraino iritsiak diren herrietan) pentsaezina den gibelapena.

Paradoxoa da, 1999ko gerlan, etsaiak laster Serbiarrak bilakatzen direla. Serbiarrak, estaduaren defentsalariak, estadu bata eta deseginaren defentsalariak... Nola denbora berdinan balkanisazioa eta balkanisazioaren aurka direnak borrokatu ? Errex. Lehenik Serbiarrak zikinduz : telebistan eta egunkarietan, erreportaia batetik bestera, Serbiarrak "etnizistenak" bilakatzen dira. Bukaeran etnozida eta genozida hitzak erabiliak izanen dira ere (nahiz eta geroztik eginak izanen diren inkestek frogatu duten akusazio horiek ez direla oinarrituak). Eta ondotik Balkanisazio hitzari definizio berri bat sortarazi : estadu haul baten desegite prozesu baten ordez hitzak etnisismoak sortzen duen "barbaria" adierazten du.

1999 urtea geroztik, etnismoa, etnozismoa, balkanisazioa, genozidoa, eta barbaria hitzak zaku berdinan sartuak izan dira, eta Euskal Herriko borrokak oarindikan ere punduak galdu ditu mendebaldeko iritzi publikoan.

2006an berriro ere su etena ezagutzen dugu, berriro ere euskal departamenduaren aldarrikapena kazetetan agertzen da, eta Serbia-Montenegro estaduak bere balkanisazio prozesua segitzen du. Desberdintasuna da oraikoan ez dela gerlarik. Prozesu demokratiko batean oinarritua da aldaketa hori. Aski izanen ote da mendebaldeko jendeek nazio askapen borroketaz irudi hobeago bat izateko ? Aldaketa bat sendituko ote dugu Euskal Herriarentzat ? Geroak erranen...


 
Print
 
...More news
Sujet à la une
Gurs : un camp de concentration à la frontière de la Soule qui a vu passer 6 555 Basques
Sports
À déconseiller aux cardiaques
Herriz herri
Le résistant saboteur nommé dans son quartier
Culture
Bertsulari : Maddalen Arzallus récidive
Herriz herri
Tous les moyens de transport non motorisés ont rendez-vous à Anglet
Pays Basque
Zapatero souhaite "accélérer" le processus de paix en Pays Basque
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise