RSS

Pays Basque découverte Lejpb-rekin batera

Ostegunero
Ljpb-rekin

Hasiera > Mintza
19/11/2009

Mintza

Sustrai Colinak lehen kolpea eman du finalerako bidean

Jon GARMENDIA

Sustrai Colina urruñarra nagusitu zen Tolosan jokatu zen finalaurrekoan. Sei ber-tsulariak oholtza gainerat heldu aitzin Sustrai eta Igor Elortza ziren bertsuzaleen faboritoak lehenengo postua eskuratzeko, baina Igor Elortzak garaile izateko parada galdu zuen zortziko txikian potoa egin-eta. Baina ez litzateke justua Igorrek eginiko potoaren erruz Sustraik saioa irabazi zuela erratea, hasieratik burura urruñar bertsulariak mendean ukan bai-tzuen saioa, erregular eta fin aritu zen bertsutan eta tarteka bere erantzun eta arrazoin distiratsuak eskaini zituen, puntuen bila baino bere ohiko bertsokerarekin plazaratu zen, eta ariketa guzietan gozatzea lortu zuen. Ez dagokio bertsu kronika bati iritzia ematen aritzea, eta nahiz eta Mintzan txapelketari segimendua egiten ari diogun kazetariek gurea dugun, behin saioa bukatu-eta anitz ber-tsuzaleri entzundakoa idatziko dugu hemen, eta Tolosan eman zuten puntuazioa gutiegi zela anitzek erran ziguten, aukeran, saioa puntuek erakusten zutena baino hobea iruditu zitzaiolako bati baino gehiagori, eta Igor Elortzari egin zuen potoa gehiegitxo zigortu ziotela anitzek erran badigu gehiagok erran digute Sustraik eginiko lanak zerbait gehiago merezi zuela.

Zortziko handia bizi, tipia biziago

Uxue Alberdi eta Iker Zubeldiak bizitasunez hasi zuten lehen ariketa puntuagarria eta zahar-etxe bateko bi adinduren paperean egitea egokitu zitzaien. Biek asmatu zuten ariketa horretan, eta baita saioan zehar ere, batik-bat Uxuek, bertsu on anitz bota ondotik biga-rren izatea lortu baitzuen. Zubeldiak ohiko ikuspuntua plazaratu zuen, eta baita bere-berea duen umorea ere, baina ez zuen beste batzuetan adina sari bildu, eta bigarren itzuliaren ateetan gelditu zen. Hala ere, Sustrairekin batera zortziko txikian eginiko saioan bere freskura agertu zuen eta entzulea irriz ezartzea lortu zuen. Baina ariketa horretan Sustrai luzitu zen gehiago, Zubeldiak eman galdera bakoitzari kolpe distiratsuekin erantzutea lortu baitzuen. Gaiak honela zioen : «Iker, euskaldun zaharra zira eta 5. aldiz aurkeztu zira EGA azterketara. Aitzineko lau aldietan egokitu zaizun azter-tzaile bera duzu aitzinean, Sustrai». Zubeldiak, ikasle baino irakasle papera hartu zuen gehiago lehen bertsuan eta «Artxarea» zer ote zen galdetu zion Sustrairi, estu hartu zuen, segurrenik urruñarrak ez baitzuen jakinen ardiek jaten duten askari deitzen zaiola hala, baina bere erantzunaren kolpea izigarria izan zen «Ez da abila baina badu umorea/ ea frogatzen duen bere balorea/ nik ezin dizut esan zer den artxarea/ suspenditu duzula badakit ordea», eta hirugarrenean honela ekin zion berriro Zubeldiak, «Maisu esango dizut, euskera garbian/ ditxosozko diploma sartu ipurdian» ; Colinak, aldiz, horrela erantzun : «Ta euskera garbia al da ipurdikoa ?/ nota nahiko bazenu neurri neurrikoa/ emaidazu propina kategorikoa/ euskera jatorrean : urdaiazpikoa». Iñaki Gurrutxagak ere lan bikaina josi zuen saioan, eta puntuei emaniko erantzunetan egin zuen distira, txokolatearen inguruan ziren puntuak eta hirugarrenean sekulakoa izan zen bere arrapostua, honela zioen puntuak «Batzuek jartzen dute sexuaren pare», «ba sexutikan gutxi probatuak daude/ nik badaezpadare bigarrenan alde/ ezin baitegu bizi hortikan jan gabe». Seiko motzean ere ariketa bikaina josi zuen oriotarrak. Igorrek ederki bete zuen lana ariketa honetan, baina bereziki kartzelako gaian asmatu zuen. Izarren hautsa doinuarekin hiru bertsu eder bota eta gero. Gaia honakoa zen, «Putetxeko aparkalekuan duzu autoa. Oraintxe arrankatu duzu» eta Igorren bertsuak aditzeko gomendioa hedatzen badugu ere, Sustraik gorputza saltzen duen emaztearen larrutik kantatu zuen bigarren bertsua idazten dugu hemen, ikasteko modukoa baita : «Dagoeneko denek dakite zein den arauen kodea/ errespetatzen ez dira denak horren trebeak ordea/ hona ez baita maiz gertura-tzen gizonezko dotorea/ ta batek jada utzi izan dit begia more-morea/ baina hauxe dut nere patua ez dut beste bat hobea/ etxera noa bakar-bakarrik sosak karteran gordea/ baina zein diren patu ezberdinak gizonena ta nirea/ beraientzako bizio hutsa da, neretzat bizibidea».