RSS

Pays Basque découverte Lejpb-rekin batera

Ostegunero
Ljpb-rekin

Hasiera > Mintza
17/09/2009

Mintza

Hilarrien bizia eta historiaren berri ematen duen interpretazio zentroa

Larzabalen disko-formako estela eta euskaldunen hilobi-artearen interpretazio zentroa kudeatzen du Lauburu elkarteak. 2007tik idekia den museo honetan Belloceko abade etxean zen bildumaz gain, hainbat udalek eskaini dituzten estela edo hilarriak biltzen dira, ulermena laguntzen duen informazioarekin batera

Idoia ERASO

Harriei eta hilarriei buruzko lana egiten dugu, ez heriotzari buruzkoa, bizitzari buruzkoa baizik, istorio bat kontatzen duena», erran zuen Lauburu elkarteko kide den Claude Labatek Larzabaleko zentroan egiten den lanaren inguruan. Zentroa ez da «beste museo bat», gizartea arte herrikoirat hurbiltzen duen tokia baizik. Bisitariak, sartu eta berehala, Iratzederrek idatzi olerki batekin egiten du topo, eta ondotik kanpoan diren hila-rriak edo barnean diren bideoak ikusi eta testuak iraku-rriz hasi nahi ote duen erabaki dezake. Norberak hautatzen du lanak ze ikuspegitik begiratuko dituen : estetikoa, teknikoa, etnografikoa, sinbolikoa, espirituala... Hogeita lau orduz idekia da eta bisitariaren esku da zer eta noiz ikusi, giltzak He-rriko Etxean edo hurbileko saltegietan eskatu besterik ez du egin behar.

1950eko hamarkadan Belloceko abadiako Marcel Etchehandy abadeak babestuak ez ziren hila-rriak bildu zituen kultur ondarea babesteko xede argiarekin. Berrogei urte berantago ingurumenak harrietan eragiten dituen honda-tzeen ondorioz, abadeek Lauburu elkarteari hilarrien ardura hartzea eskatu zioten, baina ondarea Baxe-Nafarroan eta toki babestu batean ezartzeko baldintzarekin. 1970eko hamarkadaz geroztik, elkarteak harri borobilen sailkatze lana hasia du, eta 1980ko urteetan heriotzari buruzko Iparraldeko e-rritualen bilketa ere egin zuen.

Belloceko bildumatik abiatuz, beste hainbat herritako hilarriek eta gurutzeek aberastu dute bilduma, izan ere, gordailu ere bada Larzabaleko zentroa. Toki mugatua du eta jadanik tipi geratu da : «Herriko etxe anitzetatik dei egiten digute haien herrietan honda-tzen ari diren hilarriak jaso ditzagun, baina ez dugu tokirik», erran zuen elkarteko kideak.

Zentroa sortu duen elkarteak argi utzi nahi du ez dela hilerri zahar baten birmoldaketa, zentro bizia baizik. Hala ere, kanposantuetan egiten zen gisa berean, orientazioa zaindua da, ekialderanzko norabidea errespetatzen du. Horri esker, harrietako zizelkatzeek argiarekin sortzen dituzten jokoak hunkigarriak dira.

Jatorri geografikoaren arabera taldekaturik dira, horrela ipar Euskal Herrian «ehortz artean dagoen aniztasun eta aberastasuna argi ikusten baita», erraten du erakusgaien ondoan den idatzietako batek. Erraterako, Xiberoako hilarriak tipiagoak dira eta gutitan ikusten da pertsona baten irudia han. Ezberdintasun horren arrazoia emateko Labatek honela erran zuen : «Beharbada hango ha-rria zizelkatzeko zailagoa da». Ezpeleta, Kanbo eta Larresoro aldean, aldiz, taula-formakoak egiten zituzten, baina Lauburu elkarteak ez du horren zergatiaren arrazoirik aurkitu.

Geografiaren araberako antolaketak artelanak ulertzeko edo barneratzeko manera bat proposatzen du, baina horren atzean zen erritualari begiratzeko parada ere eskaintzen da barnean aurki daitezkeen azalpen eta bideoen bitartez, hau da, hurbilpen etnografiko edo espiritualagoa. Bisitarien hautaketa askatasunaren filosofiari jarraiki, kanpoko erakusketan ia ez da informaziorik eskaintzen, aldiz, barnealdean orenak pasatzeko argibideak eskaintzen dira.

Hilarriak biziaren sinboloek janzten dituzte, eguzkia irudika-tzen dute eta izadia dute apainga-rri hartzen. Artearen eta zientziaren arteko ezkontza dira hilarri borobilak. Sinbolo astronomiko anitz atzeman daiteke, gizakiaren eta kosmosaren arteko lotura ain-tzat hartzen duen euskal mitologiarekin bat eginez. Labatek nabarmendu zuen beste tokitan ez bezala Euskal Herriko hilarrietan ez dela sinbolo makabrorik aurkitzen, hau da, ez da buru-hezu-rrik edo negarrez ari diren aingerurik ikusten.

«Gure elkartean hilarriaren forma eguzkiaren irudikapentzat hartzen dugu. Ondorio horretara heldu gira diskoa eguzkiaren arabera orientatua dagoelako eta dekorazioa ere distiraren formakoa delako. Dekorazioa beti erdialdetik hasten da eta kanpoalderat egiten du», azaldu zuen ikerlariak. Heriotzarekin loturiko errituetan ere borobila da forma nagusia, ehorzketa gainjantzia borobila zen eta euskal kulturan zirkulu forma hartzen duten dantzak sinbolo biziki garrantzitsuak dira.

Lurra, eguzkia, izarrak eta natura agertzen dira hilarrietan, garaiko sinesmen herrikoien isla. Lapurdi eta Xiberoa artean XVI. eta XVII. mendeetan elizen barnealdean erretaula barrokoak atzematen ziren bitartean, kanpoaldeko artelanak kristautasunaren aitzineko sinesmenen ikurrekin jan-tziak ziren. «Emazteak izaten ziren hileta erritualak egiten zituztenak eta erlijio ofizialaren aitzinean etxeko ohiturak atxikitzen zituzten», nabarmendu zuen ikerlariak. Ehun urte berantago guru-tzea heldu zen hilerrietarat eta XIX. mendea hilarrien garaiaren bukaera izan zen.

Harrien gaixotasuna

Harriarekiko errespetuak eta babes nahiak estalgune bat jartzera behartu ditu guneko sortzaileak. Belloceko abadeen baldin-tzetako bat izateaz gain, Lauburukoek teilatuaren beharra argiki ikusi dutela nabarmendu zuen ikerlariak : «Harriak gaixorik, eri dira».

Ikerketa eta zaharberritze lana ere egiten dute zentroan. Harriak zatika erortzen ari dira, geruzaka banatzen doaz eta kanpoko zatiak askatzen dira. «Harriak gaixo dira gaur egun erabiltzen diren onga-rrien erruz, fosfatoek euria kutsa-tzen dute eta gero harrietan sar-tzen denean hautsi egiten dituzte», eman zuen jakitera Claude Labatek.

Orain harri huts gisa agertzen badira ere, lehen gurutze eta hilarri guziak margotzen zituzten. «Pigmentuak atzeman ditugu zenbait harritan», jakinarazi zuen Labatek. Karea ematen zuten ha-rrien gainean eta ondoren beltzez edo gorriz nabarmentzen zituzten harrian irudikatu sinboloak. «Beharbada horrek babesten zituen», gaineratu zuen ikerlariak.

Ipar Euskal Herrian 3.000 hilarri zahar inguru geratzen dira, narriaduraren ondorioz anitz sun-tsituko badira ere, zentro honi esker gutienez haietarik ehun babestuko dituzten esperantza agertu du Lauburu elkarteak. Larzabalekoez gain, Bilboko Euskal Museoan ere hainbat hilarri jasoak dituzte. Elorrion den Argiñetako nekropolian ere IX. mende inguruko bost hilarri gordeak dituzte hogei hilobirekin batera.

Hego Euskal Herrian, Aragoin, Bearnoan eta Gaskoinan ere hila-rri borobil batzuk badira oraindik, nahiz eta guti izan. Europako beste herri batzuetan ere bada molde honetako hilobi arterik. Neurri tipiagoan bada ere, Lituania, Irlanda, Norvegia, Luxenburgo, Portugal eta Ingalaterra dira hilarriak dituzten beste herrialdetariko ba-tzuk. Horren zergatia horrela adierazi zuen elkarteko kideak : «Eguzkia sinbolo unibertsala da».

Ehorzketa errituek, aldiz, Euskal Herriko berezitasunak erakusten dituzte. Etxe batean norbait hilzorian zegoenean etxeko teila bat kentzen zen, eta norbait hilobiratu eta gero, familiaren hilobiaren gainean argizaria erretzen zen. Etxearentzat zuen garrantziagatik norbait hildakoan erleei ere horren berri ematen zitzaien eta haiek ere dolua egiten zuten. Ohitura hau, berriz, Europa guzian omen zen.

Emazteak etxeko elizjendea ziren. Ehorzketetan kantatzen ziren poemak emazteek eginak izaten ziren. Euskal Herriko usadioak ezartzen zuen modura, etxea zen garrantzitsuena eta heriotzak ez zuen eraginik horren gainean.

Larzabale herriaren hautaketa ez zen edonola egin, abadeen baldintzari jarraiki, ez zen ondarea kostaldera eramateko manerarik, horrela hain turistikoa ez den barne alderdiaren garapena laguntzeko. Done Jakue bidean dagoen Larzabale Xiberoa eta Baxe-Nafarroaren arteko gurutzagune batetan aurkitzen da.

Denboraren poderioz gero eta ezagunagoa den interpretazio zentroak urte osoan hartzen ditu bisitariak, bai taldeak, baina baita banaka etortzen diren pertsona edo familiak. Garaikoa behaturik, etorkizuna eraikitzeko bidea eskaintzen duen tokiak gure historia eta gure arbasoen istorioak gordetzen ditu bere baitan, bere balioa agerraraziz. Euskal Herriko jendearentzat pentsatu tokia da, gure historia ezagutaraztea xede duena. «Bizitza historiaren txinparta iheskor baten parte bat da».

Artisau familia bakoitzaren estiloa islatzen duten lanak

«Hilarriak egiteko teknika aitek semeei erakusten zieten, gehienetan, neguan lan gutiago zuten nekazariak izaten ziren artisauak». Hitz horiekin azaldu zuen Claude Labat Lauburu elkarteko kideak zizelkatzearen jakituriaren transmisioa. Museoaren antolaketari esker, toki bakoitzean harria lan-tzen zuten familia ezberdinen ezaugarriak ikus daitezke.

Lapurdin aurkitu diren esteletan ertzak diamante formarekin zizelkatuak izan dira. Ehun urteko diferentzia duten lanetan ere ezaugarri bera atzematen da, eta hori azaltzeko Labatek aita semeen arteko transmisioa aipatzen du. Argi jokoak ere atzematen dira zonbait zizelketa eginak izan diren manerari begiratzen zaionean. Hilarrien sorkuntza artea bilakatu den seinale.