RSS

Pays Basque découverte Lejpb-rekin batera

Ostegunero
Ljpb-rekin

Hasiera > Mintza
10/09/2009

Mintza

Jan Batixt OTXALDE

 

 
Jon GARMENDIA

Jan Batixt Otxalde Bidarrain sortu zen 1814an eta sorlekuaren lur heze bereetan hil zen 1897an. Baina Bidarrain sortu eta hilagatik ere, ez zen Euskal Herrian lur anitz Otxaldek bere oinekin zapaldu ez zuenik. Bat bateko bertsolari handia izan zen, ezker eskuin ibili baitzen bere kantaerarekin besta, tobera, eztei nahiz pilota partidak alaitzen. “Baigorritik Maulerat, ez da izan bilkura aipagarririk Euskal Herrian Otxalde bertsolaria gabe. Orain duela mendetsu bat “drixolari” (farreragile) jaunen jaun bazebilen” agertu zuen Jules Martin Moulier “Oxobi” bidarraitar idazle ezagunak Otxalderi buruz, eta nahiz azken honen bat-bateko bertsorik jaso ez den, idatzizko bertsuak nonahi ageri dira egun. Garaian baziren lehiaketak, literatur jokoak, eta ezagunenak Antoine Abaddiek sortutako Lore-jokoak ziren, Koplarien guduak, (Patri Urkizuk adierazi bezala 1851 urtean Urruñan sortuak). Otxalde izan zen lehen garailea, eta Herri desberdinetan jokatu ziren haiek, Sarak jaso zituen 1864tik 1878 bitarte, 1870eko gerla urtean ezik eta Donapaulen egin zen 1877koa salbu. Otxalde Sarari biziki lotua izan zen eta harentzat aipamen edo erreferentzia anitz utzi zituen idatziak, Sarako martiri fusilatua Maddalen Larralderi eginikoak izan ziren Lore-jokoetan egin zituen azkenak. Baina Sarako bestak izanki, eta Lapurdiko herri hau bertsulari, idazle, eta euskal artista anitzen sorleku delarik, eta egungo bertsularitza suspertzeko akuilua sartuaz, garaian Otxaldek Sarako bertsulariei eskainitako hitz zirikatzaileak gogora ekartzea erabaki dugu Bertsolasan.           
               

Gaia : Sarak egun baduen (XIX. mendean idatzi koblak)

I
Saran egun badugu bertsulari hanitz :
Katxo uztaritztarra, Beskoitz-ko Felitz ;
Betiri jatsuarra, hortik dago irriz;
Xetre Hazparnekoa, partida nik aldiz,
    Anibar arin hiz;
    Zuraidarrak berriz
    Muske erakuts erhiz,
    Xara mintzo lodiz,
Otxalde kantugile, zahar ez balitz!

 II
Otxalde, sortuz geroz, da bidarritarra,
Hanitzek dakitena, guarda zaharra;
Oraino bizi baita, ez du solas txarra,
Indarrez ahul eta gorphutzez meharra,
    Konkortu bizkarra,
    Eztitu sukharra,
    Galdurik indarra,
    Ez hala beharra,
Deskantsuan derama bizi ondarra.

 III
Zaharretarik badut gauza hau entzunik:
Ez duela urguluak efetu onik;
Arropa merkeena dela kharionik,
Eta karioen hura azkenian merkenik;
    Botigan badut nik
    Kalitate finik,
    Parisetik jinik,
    Zuentzat eginik
Jauntzazue, ez baitu josteko lanik.