RSS

Pays Basque découverte Lejpb-rekin batera

Ostegunero
Ljpb-rekin

Index > Mintza
02/07/2009

Mintza

Euskaltzaindiaren historia eta istorio bizia, Hazparnen

Idoia ERASO

Zer erran eta zeri buruz mintzatu Euskaltzaindiaren 90. urteurrenean, Euskal Herriari buruz esker oneko hitzak ukaitea ezinbesteko gertatzen denean...Eskerrak zuei, zuen aurrekoei eta baita ondorengoei ere. Bai euskal-tzainei, bai herritarrei, baita lagunei ere, gai izan garelako ipar eta hego Euskal Herrian horrelako erakundea manten-tzeko». Hitz horiekin eman zion hasiera Andres Urrutia euskaltzainburuak joan den astean Hazparnen izan zen urteurreneko hitzaldiari.

Azkenean «e» letrari bukaera ematea lortu zuen osoko bilkuraren ondoren, euskaltzainek eta euskaltzaleek «historia eta istorio bizia»ren berri ematen zuten lau hitzaldi aurkeztu zituen Urrutiak. Historiaren parte diren Piarres Charritton eta Emile Larrek, Euskaltzaindiaren sorkuntzan eta garapenean garrantzi handia izan zuten bi euskaltzain ekarri zituzten gogora. Pierre Broussaini buruz mintzatu zen lehena, eta Jean Hiriart-Urruty apaiz eta «He-rria» astekariko kazetaria hobeto ezagutzeko parada eskaini zuen bigarrenak.

Ia mende bateko bizia

1919an sortu zen Euskaltzaindia, eta euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala da bera.

Mintzaira horri buruzko ikerlanak egiten ditu, euskara babestea du xedetzat, eta Euskal-tzaindiak eman ohi ditu hizkuntzaren normalkuntzarako arauak. Euskararen eremu natural osoa harturik aintzat.

Euskaltzaindiak ezagumendu ofizial osoa du, Espainian Erret Akademia bezala (1976), eta Errepublika Frantsesean Onura publikoko erakunde gisa (1995). Gizartearen aldetik ere herritarren artean aitormen orokor zabala bereganatu du. Arrazoi hauengatik, jarduera arauemaile azkarra bizi izan du Euskaltzaindiak, betiere euskaldungoaren hizkuntza batasuna eta eguneratzea gidatuz, 1968tik hona, batez ere.

Hamabost minutu

Urrutiaren aurkezpenak Charrittoni eman zion hitza, bere hitzaldiak «hamabost minutukoa» izan behar zuela argiki ohartarazi eta gero. Ordu laurden baino gehiago luzatu zen hitzaldiak euskararen akademiaren historiaren itzulia egin zuen, Hazparneko auzapeza izan zen Broussain oinarri harturik.

«Euskaltzaindiaren lehen asmatzaileetako bat eta sortzaileetariko bat zelakotz nor zen eta zer mirakulu egin zuen e-rran behar da», azaldu zuen Urrutia euskaltzainak. XIX. mendean Resurreccion Maria de Azkue eta Pierre Broussainen artean izan zuten «euskararen ametsa» nabarmendu zuen tenore berean. Donibane Lohizuneko euskal bestetan gertatutakoa ekarri zuen gogora : «Han piztu baizen sua, akademiaren ametsa, funtsean, euskara bateratuaren ametsa».