RSS

Warning: include(/home/lejpb2/public_html//publi-promo/albisteak_esk_120x600.php) [function.include]: failed to open stream: No such file or directory in /home/lejpb2/public_html/edizioak/20090702/arteu145156.php on line 130

Warning: include() [function.include]: Failed opening '/home/lejpb2/public_html//publi-promo/albisteak_esk_120x600.php' for inclusion (include_path='.:') in /home/lejpb2/public_html/edizioak/20090702/arteu145156.php on line 130
Index > Mintza
02/07/2009

Mintza

Eneritz ZABALETA

BertSolasa

Gaia : Heletarat hel eta         Airea :  Arrosako zolan

I

Arrosako zola
Hire zirimola
Oraino xutik zegok
Ta ez edonola
Baxe Nafarroa
Gero Xiberoa
Aurten EHZ
Heletara doa
700 langilez
Bidea eginez
Arrosa ta Heleta
Ez baitira Bereiz
Musikaren bidez
Lanari ekinez
Haize hego ta iparra
Betikoz bat bitez

II

Lehen urratsetik
Sortu zinenetik
Hamalau urte pasa
Direla badakit
Bihotz eta esku
Zaitugu babestu
Eta horrek eurotan
Preziorik ez du
Sistemaren kontra
Daukagu  borroka
Indartsua da baina
Ez zaigu inporta
Herri bat saltoka
Herri bat borborka
Horrela nahi diogu
Enbidoa bota

III

Pentzetik plazara
Aterako zara
Kate erraldoia baten
Betiko gisara
Aitatxi ta ume
Guzien bilgune
Festan iragaiteko
Horrenbeste une
Europa, Afrika
Asia, Amerika
Mundu osotik dator
Gizarte kritika
Mila ikamika
Batean jantzita
Konpon ditzagun denak
Heletan hasita

IV

Zenbat bestazale
Zenbat laguntzaile
Auzolanak sekula
Ez du egin kale
Hainbat harri ttiki
Lanean kartsuki
EHZ beti
Hola da eraiki
Hartu dituztenak
Ta joan direnak
Zorigaitzez ez dira
Hor izanen denak
Ahantzi kondenak
Ziegak eta penak
Festibalaren parte
Baititugu denak