Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-07-09
Koldo Amestoy
Telebistarik gabe bizi daitekeela ?

Ezagutzen du jende bat telebistarik gabe bizi dena. Bai ! Badu familia eta lana, etxea eta baratzea, irratia eta egunkaria, ordenagailua eta interneta, bi auto eta txirrindula pare bat, liburu eta disko, aisialdiak ere batzu... Baina telebistarik ez dauka. Eta gizagaixo honek, duenarekin zoriontsu dela erraten du ! Ohartzen balitz bederen mundutik bazter bizi dela, aldendua bezala...

Alabaina, telebistarik gabe, nola entzun eta ikus ditzake : kapitaleko >kalapitak, kapitalaren gora-beherak, batzuen zinkurinak eta minkurinak, besteen kexu gordeak edo zalapartak, hango eta hemengo soberakina ala eskasia ?...

Telebistarik gabe, nola hautatu gasna eta perfume berezia, auto berria eta kontserba ontzia, hortzetako pasta eta komunetako paper egokia, gatu-xakurren janaria eta haurrenzako "petipota", edateko ur paregabea eta "hilabetekoak" irensteko tanpoi erosoa,...

Telebistarik gabe nola jakin, zeinek irabazi duen milioika holako edo halako jokoan, eta puntako kantari berrien lehiaketan ; nork eskuratu duen top-model gazteen lehen saria, eta bilatutako altxor preziatua; delako uhartean antolatutako egonaldian zein bota duten kanpora, eta zein upatu den edozein kirol finalerdira,...

Hots, hau gabe nola bizi ? Nola galdu, eta zer irabazi? Zer galdu, eta nola irabazi ? Bai, badakit badela besterik : gauza hunkigarri eta ederrik, gogo altxagarri eta aberasgarririk, gogoetatzeko eta gozatzekorik ! Artetan ! Anartean zer bilakatuko da, telebistarik ez daukan laguna ? Eta daukana ?

Hori hala bada halabiz, hala ez bada halatsu !


Print
 
...More news
Sujet à la une
Quand une jeune Souletine passe au peigne fin les associations culturelles des Basques des Etats-Unis
Sports
Le double effet Shumacher
Culture
Le prestidigitateur du piano à la Ruée au Jazz de Bayonne
Pays Basque
Associer les agriculteurs à l’effort pour l’amélioration de la qualité des Nives
Pays Basque
Le groupe municipal d’ANV dissous à Irun
Pays Basque
Les inscriptions pour la nouvelle faculté ont débuté cette semaine
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |