Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-06-03
Txomin Peillen
Asto zaharrarekin

Nire gogoeten ametsetan nindoala bidean asto zahar bat topatu nuen. Galdetu nion nor zen eta hark ihardetsi Errepublika Frantsesa nauzu. Asto erran dut baina ez da kotxoa, urrixa baizik, astama, astaña. Zahar bai berrehun eta hogeita bederatzi urte baititu, Iraultza handiarekin 1789. urtean sortua eta erregetza zaldi adimengabeko batek baino luzeago iraun du, buru gogorra eta menperagaitza zelako, mespretxuek hunkitzen ez zutelako bere bidea egin zuen.

Geroztik, barnetik eta azaletik anitz higatu zaigu. Hain argala, mehea, itxuragabetua ikusirik jakin nahi nuen zergatik?

"Denek diote Europan zorrez itoa naizela. Ez da hala, zorriz jana nauzue. Odola edaten didate hainbeste bizkarroiek. Bizkarroi txikiak milaka baditut alfer bizitzeko gizarte karitate mota guziak ezagutzen dituztenak, eri pentsionez, dohainikako zerbitzuz bizi direnak. Bizkarroi handiagoak baditut enplegu faltsuengatik sosa biltzen dakitenak, nire ekonomia osasunarengatik dirua beren sakelan sartzen duten nagusiak."

"Bai ez da aski hola egoskia, xurgatua izatea, geroago eta janari gutxiago dut: aberats handien belar onak estranjerrera, atzerrira joaten direlako eta aspaldian ez dut horrelako belar ederrik jan. Bestalde aberats txikien hondakinak ematen zizkidaten eta nire bazka, azken berrogei urteetan: garde, ote, asun, lahar eta ahagoz egina zen. Eta ni, errepublika eder izana, mehatzen hasi nintzen."

"Orain, Frantziako nagusi berriarekin, errege batek baino botere gehiago duenarekin, ez nago hobeki, bazka txarra ere emeki emeki kentzen dit eta alegia kostatzenegi dudala janari urritzen ari zait. Gosearekin nago. Uztarka hasiko naizenean kasu nire ostikoei! Ala nire hiltzea igurikatzen duzue denok?"

Astaña zaharra bide bazterrean utzi dut gogoan edukiz, asto zaharra ezpaita kanbiatu nahi ukan, aldatu nahi izan, ezpaitute behar den bezala nagusiek hazi, gu bezala egun batez hilen dela, baina zer animalia helduko zaizue haren lekuan?


Print
 
...More news
Sujet à la une
Logement : réconcilier bailleurs et locataires
Pays Basque
Les moyerns: "seuls garants de la qualité"
Pays Basque
Les pluies diluviennes de dimanche rappellent les terribles inondations de 83
Culture
Les dernières créations du Ballet Biarritz entre les ¦uvres de Ravel et Vélazquez
Sports
Biarritz en saura plus ce soir
Sports
Gonzalez diminué, Barriola était trop fort
Sports
Fédérer sort facilement Benneteau, Sharapova out
Pays Basque
La ferme en ville porte plainte contre le site "la ferme en vrille"
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |