Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-05-09
Lontzi Amado-Borteyre
60 urtez esnatuta bizitako amets gaiztoa

Kawan Adwane eritetxean astelehenean zein asteartean, omen, Hamas eta Jihad-engatik nahiko erahil eskuratu dituzte, inpotentzia osoz. Mark Regev-ek dio, israeldar soldaduskak beti herritar xumeak gudetatik baztertzen dituztela eta palestindar talde terroristak direla herritarrak arriskuan jartzen dituztenak, beraien artean ibiliz. Joanden asteko astelehenean, lau haur eta beraien ama hiltzen zituen israledar soldaduskak Jihad-eko militante xume-armatu bat erahiltzeko. Biharamunean, emazte bat eta bere semea erahiltzen zuen israeldar soldaduskak bere senarra erahiltzeko, Hamas-eko militantea bait zen.

Batek bere buruari galdetzen ahal dio, noizbait, Ekialde Hurbileko egoera ezagatu gabe, hain arduragabeak diren palestindar militante armatuak zibilen artean ibiltzeko. Hain bihotz gutxi dute palestinako amak beraien seme alabak militante gisa ezitzeko eta ez bakezale gisa ezitzekoŠ

Naqba-ren 60. urteurrenan jende gutxik ezagutzen du 1948-an gertatutakoa Palestinatik ingelesak joan zirelarik (israeldarrak batez ere). Baina, noruntz begiratzen dugu okzidentalistek gaur eguneko egoera ere hain gaizki ezagutzeko. Gazako dentsitatea, munduko dentsitaterik handiena da. BAB antzeko hirigune batetan milio eta erdi biztanle bizi da gaur egun. Zentzudun den edonork uler dezake beraz, militante armatuak hirigunean ez bada lekurik ez dutela israeldarren aurean erantzuteko toikirik. Halaber, israeldar orok daki, militante armatuen erasoen aurreko bonbardaketak beti ere zibilak hilko dituztela.

Bonbardaketak indiskriminatuak badira, zergatik ematen dira. Finean, batek pentsa dezake gerren historia ikusiz, gerrarik ez dagoela indiskriminizaziorik gabe. Baina, gerra bada lurralde sakratuan (erlijiodunentzat) edo Palestina zaharrean (laikoentzat), batzuek besteengainean irabazi nahi dutelako da. Zer irabazi nahi dute porlanezko murrua bizilagunaren lurraldean erakitzen ari direnakŠ Justizia eta bakea behintzat ez.


Print
 
...More news
Sujet à la une
La "discrimination" des langues minoritaires de l´Etat français dénoncée au siège de l´ONU à Genève
Sujet à la une
La réforme de la loi du basque n´a pas eu assez de voix en Navarre
Pays Basque
Juan José Ibarretxe veut absolument rencontrer José Luis Rodriguez Zapatero
Pays Basque
Les familles aux comptes bloqués demandent des explications
Culture
"Les fans sont toujours là pour nous soutenir"
Sujet à la une
L´Assemblée Nationale ne satisfait pas les langues minoritaires
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |