Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-05-07
Loretxu Bergouygnan
Sinismena gero eta gutiago dudan

Arratsaldeko 3ak dira, eguzki egiten duen hilabete hastapeneko lehen igandea, asperturik lan egitea, erlijioari buruz debateak ukan ditudan lagun bat deitu eta hop arte asiatikoen museoaren bisitatzera goaz, urririk. Lagun horrekin, biak ateista osoak izanki, ideia amankomun ainitz ditugu erlijioren ikuspegiari buruz.

Baina azken aldian besteekin erlijioetaz mintzatzean debatea Tibet eta budismorantz bultzatua izan da. Joko olenpikoek Tibetekiko sortu duten arrakastarengatik doaike.

Dena den, munduko hiru erligio nagusiek (katolizismoa, protestantismoa eta musulmanismoa) sekulako hilketak egin dituztela haien eragina zabaltzeko asmoz ; beraz erlijioek populakuntza osoen manipulatzeko gaitasuna duela erraitearekin bat egiten dugu. Jendeen eguneroko bizia kudeatuta, jendeek ukaiten ahal dituzten oldarpenak murriztu, botere batzuei leialtasun bat emanez (gaur egun besteak beste kontsumismoa beste era bateko erlijio gisa ikus daiteke), beraz, boterea hartzeko medio erresenetariko bat da. Lagunaren iduriko, budismoa bakarrik urruntzen zen hortik, enetako, budismoa beste erlijioen eraran jendeen kudeatzean oinarritzen delarik eta berdin zabaltzen saiatu izan daitekeena : gaur, Dalai Lamaren pazifismo itxurarekin behar bada, baina, naski, atzo indarkeri sozial batzuk pizturik. Uste ginuen arte asiatikoen museoak lagunduko gintuela gure debatean, baina azkenean, ez da deus argi atera bisita hortatik budismoaren zabaltzeko medioei buruz. Hala ere budismoa argiki erlijio sume baten tokian utzi du.

Sinismen batean sartzean, eta sinismen hori populakuntzan hedatua delarik, jende bakotxak bere eguneroko bizian ber nahia ukanki populakuntza osoak jendartea funtzionamendu berezi baterantz pusatzen du. Erlijioak norberaren biziari sentsu bat emaiten dio, norberak sentsu horri pentsatzeko beharra ukan gabe. Gauzak erresten ditu. Bizia erresten du.

Baina Olentzerorengan sinesteak plazerra ekartzen badio haurrari eta haurrak nahi duena ukaiten erresten badu ere, memento baten buruan, Olentzerorena aski errepikatuta, haurra, haunditurik, ohartzen da egoera sobera errealitatetik urrun dela, beraz Olentzeroren existentzia dudan ezartzen du.

Joan den hamarkadetan helduak hasi baziren jainkoaren existentzia dudan ezartzen (zenbat aita ez dira gure inguruetan gaztetan apez izaiteko intentzioa zutenak ?), gaur egun, heldu geroz eta guttiago prest dira haien sinismenen dudan ezartzea. Badirudi sekulako gibelkada izan dela gure jendartetan eta jendartea presatua dela sinistea pentsatu gabe. Sinistearen akatsa ez da sinesmena berez baina pentsatu ezinarena, eta dudan ezartzearen gaitasunaren galtzea. Pertsona bat ez bada gehiago gai bere baitatik pentsatzen nun da pertsona horren gizatasuna ? Gizakia pentsatzen duen izate gisa deskribatua da, baina pentsatu gabe sinismen batengan barnatzen bagira zertan Pavloven xakurretik desberdintzen gira ?

EGILEA

Print
 
...More news
Sujet à la une
Mai du théâtre : à Hendaye il n’y a pas de"mais" qui tiennent pour une sortie théâtrale
Culture
" La Mer me permet de toucher la rive"
Pays Basque
Vers une départementalisation de l´URSSAF
Sports
Plateau de choix au Pilotarienak
Pays Basque
Avec Festimar, Hendaye fête la mer de manière ludique jusqu’à dimanche
Pays Basque
Une fromagerie mobile aidera les agriculteurs à la transformation
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |