Haritz Rodriguez
Manga
Komikiaren Nazioarteko Azoka amaitu zen joan den astean Bartzelonan. Oraingoan ere, gerturatzerik ez, eta urrunetik jarraitzea tokatu zait, bertatik-bertara ikusteko aukerarik gabe. Milo Manara, Jean Giraud also known as Moebius , Astiberri argitaldaria eta abar luze bat elkartu dira aurten konterrian.
Texte simple
Badira hilabete batzuk Moebius bertaratzekoa zela entzun nuenetik. Egunkarirako elkarrizketa lotzen ere saiatu gara, baina berandu xamar antza, eta azkenean esku hutsik geratu gara. Bereziki miresten dudan egilea da Giraud, bere komikiek fantasiazko bidaia ugari biziarazi didatelako, mundu sinestezinetan eta Mendebalde urruneko basamortuetan barrena. Marrazkilari ezinhobea iruditzen zait eta bere hainbat lan ditut etxeko liburutegian, beste maisulan batzuekin batera.
Azkenean, Laia Altarriba i Piguillem Kataluniako korrespontsalak idatzi du, eta bai ederki idatzi ere, Saló ezaunaren inguruan. Eta hurrengo egunean iritsi da, albiste agentzia bidez, Moebiusen hitzaldiaren berri. Biak ala biak irakurri ditut, azokara joan ezin eta nolabait hurbildu nahi duenaren irrikaz.«Ekonomia krisiak ez dio komikiari eragiten» du goiburu kazetari katalanaren kronikak. Eta Moebiusek, aldiz, honakoa bota du: «Manga komiki ahula da, komertziala, baina arriskutsua. Aurre egin behar zaio ».
KontxoŠ hainbeste ikusmin pairatu ondoren, ez zait, bada, bat ere gustatu maisuaren deia! Haren ustez, komiki japoniarraren armarik indartsuena bertako herritarren « lehiakortasuna » da. Hasieran esan bezala, merkatu kontuak gailentzen dira hemen ere, antza.
Bere marrazkietako estetika ikusgarria hainbat filmetarako maileguan utzi izan duen maisuari errespetu osoa zor diot. Baina ezin gera naiteke animean, mangan eta marrazkigintza japoniarrean erdipurdiko lanen artean, beste edozein generotan bezala maisulan asko dagoela esan gabe. Katsuhiro Otomo da maisu horietako bat, eta beste asko ere izango dira, ezagutzen ez ditudan hainbat.
Japonian bertan zegoela gomendatu zidan internet bidez Luistxo Fernandezek animazio filme ikusgarri bat. Tekkonkinkreet du izena eta hori manga ala ez bai dela marrazki bizidun japoniarren erakusle paregabea.
|