Azken aldian asko ugaritu dira euskarazko blogak eta hauen artean badira zenbait blog ikuspuntu feminista lantzeagatik aipagarri direnak. Ikerketa, ikuspuntu eta diskurtso feministarekin askotan gertatzen dena gertatzen da hemen ere; sakabanaketa nabaria da eta ekarpen indibidualetara mugatzen da blog hauetan egindako lana. Horregatik elkarren berri izateko eta elkarlanean indarra biltzeko euskarazko blog feministen plataforma osatzea pentsatu dugu.
Badira adibide batzuk gazteleraz, hala nola, www.lopersonalespolitico.com , www.mujeresenred.net barruan dagoen blogosfera feminista edo www.bloggeras.com blogen plataforma feministen artean eta sustatu.com , eibar.org (gure zuzenketa, eibar.com aipatzen baita dokumentuan) edo www.goiena.net/blogak euskal blogosferen artean. Eredu horietatik abiatuz blog komunitate edo plataforma euskalduna eta feminista sortzea premiazkoa dela iruditu zaigu eskuragarri jartzeko ekarpen multzo hau.
Proiektu honen aurkezpena egiteko aukera ezin hobea da apirileko jardunaldi feministak. Bertan taller bat egitea pentsatu dugu. Batetik plataforma berri honen aurkezpena egingo genuke eta bestetik plataforma horretara bilduriko blogen aurkezpena ere.
(ondoren zerrenda bat ageri da, non Placida Ye-Ye-ren bloga edo Zubiak Eraikitzen taldearena ageri diren, baina izatez, dokumentuan ageri direnetaz aparte gehiago gehitu dira jada)
Hau aurkezpen xumea besterik ez da, baina ari gara
fanzine moduko bat prestatzen, talde honen manifestua idazten eta interneten
plataforma egoki bat bilatzen pixkanaka pixkanaka...