Axun Aierbe euskalaria hil da
Axun Aierbe euskalaria (Ibarra, Gipuzkoa, 1968) atzo zendu zen 40 urteko adinarekin. Garuneko odol isuri batez hil da Ibarrako euskalari eta euskalzalea, Donostiako ospitaleko sendagileek adierazi dutenez. Soziolinguistikan, itzulpengintzan eta euskalaritzako hainbat alorretan ibili izan da Aierbe hainbat urtez. Eguneraketa: Hileta Ibarran izango da, bihar asteazkena, hilak 16, 19.00etan.
11 itzulpen
Axun Aierbe Mendizabal 1968ko apirilaren 28an sortu zen Ibarran (Gipuzkoa). Euskal Filologia ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean. Baita ere, Hizkuntza Plangintzarako diploma eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Doktoretza tesia egina zuen, administrazioko euskarari buruz.
Bere lan ibilbidea Ibarrako Udaletxean hasi zuen 1987an, itzultzaile eta liburuzain laguntzaile gisa lehenbizi, itzultzaile eta euskara teknikari gisa geroago. Langintza horietan aritu zen 2002ra arte. Geroztik, EHUko irakasle izan da, Gasteizko Filologia eta Itzulpengintza Fakultatean, Hizkuntzalaritza eta Euskal ikasketak Sailean. Oraintxe, Fakultateko dekanordea zen. EIZIE elkarteko bazkide ere bazen.
Euskalaritzaren alorrean, Adorez eta Atseginez mintegiko partaide izan da, baita ere Galtzaundi elkartekoa, eta herrietako euskara elkarteen mugimendutik abiatuta, Topagunea, euskara elkarteak koordinatzen dituen elkartean ere partaidetza zuzena izan duen pertsona da Axun Aierbe.
|