Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-04-02
8,44

Uros izan dadila 8,44 xifre hori ezagutzen ez duena ! Hunek erran nahi baitu ez duela lanik xekatzen eta ez duela nehor langabezian denik ezagutzen. Bestenaz jakinen luke zer den xifre hori : lanaren balio berria.

ANPE-ren anuntzio ttipiak noiztenka begiratzen balitu ikusiko luke xifre hori leku guzietan sartua dela. Denbora osoz, denbora erdiz, lan kalifikatua ala ez, bi, hiru, lau, bortz urteko esperentzia exijitua, diploma zehatz hori behartua, Baxoa gehi bi urte minimoa... Lan proposamen guzi horiek prezio berdinean pagatuak dira : 8,44 euros ordua. Hots, SMIC-a. Harrigarria da nola azken urte horietan horrelako anuntzioak hedatu diren.

Norma berria bilakatu da : langile bat hartzean, edozein lanposturentzat, SMIC-a paga normala da. Bixtan dena, denek badakite ez dela beti errex SMIC-a batekin bizitzea. 35 orduko SMIC-a batekin gutti gora behera 950 euroko hilabetesari lortzen da. Pobreziaren muga ofiziala baino gehiago. Baina "sumatutako pobreziaren muga" baino guttiago : inkesta bat egina izan zen Frantzian, galdetuz milako bat pertsonari ea pobreak konsideratzen zituzten jende batzu ezagutzen zituzten, eta ala balitz zenbat irabazten zuten jende horiek. Mila kalkuluen ondotik, erabakia izan zen "sumatutako pobreziaren muga" 1005 eurotan ezartzen ahal zela. 35 orduko SMICa bat baino gehiago.

Nagusiek ere hori badakite, eta horietarik ainitz ez dira lejendek dioten bezain gaixtoak. Ainitzentzat norbait mila euro-petik pagatzea onartezina da. Baina nola egin ? Pagak %10-az igo ? Lan berdinarekin, langilea gehiago pagatu, karga soziala gehiago pagatu eta guttiago irabazi ? Ala lanordu kopurua igo, 8,44 xifre horretan gelditu, 35 orduetarik 39ra pasa, eta lan gehiagorekin, langilea gehiago pagatu, karga berdinetan egon, eta beraz gehiago irabazi ?

"Gehiago lan egin gehiago irabazteko" askatasuna berri hori laguntzeko gobernamenduak hartutako neurriek hautuak errexten ditu. Gero eta zailago da 39 orduetara pasatzea errefuxatzea. Langileentzat eta nagusientzat. Baina hunek erran nahi du kotisazio sozialak ez pagatzea, erretreten ziloa handitzea, langabezia sortzea...

Gehiago irabazi gizarte baldintzak gogortzeko ?

Engotzat.


Print
 
...More news
Pays Basque
"On se pose en permanence la question : quel est le durable dans l’action que nous menons ?"
Herriz herri
Pas de place à l’opposition bayonnaise au sein de la communauté d’agglomération du BAB
Sports
Biarritz voit se profiler un quart de finale à l’USAP
Culture
Le théâtre donne carte blanche à la danse
Culture
Potéo Atypique primé par la Région
Sujet à la une
L’ONU alerte des violations des droits linguistiques en France
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |