Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-03-26
Eutanasia

Abila zen burgesiak bere onerako hain maisuki moldeatu dituen lau zutabe nagusiak ­ familia, eskola, eliza, estatua ­ aztertzen ; buelta ematen zien, galtzerdiei nola ; haien kontraesan nagusiak biluzten zituen modu gupidagabean. Eta horrekin guztiarekin Europan azken bolada luzean izan den narrazio-lanik zorrotz eta argienetako bat burutu du. Hugo Claus-i buruz ari naiz, nederlanderak eman duen idazle ezagunenaz eta europar idazle handiaz. Hil berri da Amberesen : Alzheimerra baitzuen, Belgikak ­ bere hitzekin esateko, "hemeretzigarren mendeko gaizkiulertu batek" sortu omen zuen estatuak ­ legez onartzen duen aukera bat baliatu du eutanasiaz hiltzeko.

Eta hara nola bere nobeletan hain ohikoak diren mendebaleko kontraesan burges horietako adibide bat protagonizatu duen nahi gabe : Europa burges berean, Frantziako Dijonen, Chantal Sébire, eutanasia ukatu zaion emakumea, aurkitu dute hilda.

OHARRAK (Post scriptum)

­ Igandean argitaratu zuen zutabe honek bazuen aurrekari bat Berrian bertan : Amagoia Ibanek bi egun lehenago, ostiralez, argitaratu zuena. Gainera, Hugo Claus eta Chantal Sébire uztartzen zituen, nik bezala. Bien arteko lotura ere berdintsua zen. Zer gertatu ote zen ? Ba, aste santuan geundenez, ostegunean bi artikulu entregatu behar izan genituela, eta "Itomen santu" bidali nuela ostiralerako, honako hau, berriz, iganderako. Eta ostiralean, Amagoiarena ikusi nuenean, kontuak ez zuen soluziorik.

Ez da, beraz, plagiorik, kutsadurarik eta halakorik izan. Lehia noblean segitzen dugu eta segituko dugu.

­ Zein literaturatan sailkatu behar genuke Hugo Claus ? Koldo Izagirrek dio Ulenspiegelen elezaharra itzulpenaren hitzaurrean :

"Estatu bezala, 1831n sortu zen Belgika, nederlanderaz mintzo den Flandriaren eta frantsesez mintzo den Waloniaren batasunetik. Estatu bat, bi hizkuntza. Hizkuntza biak, bestalde, mugako beste estatu banako hizkuntza ofizialak. Nola egin literatura nazional bat ? Ez, ez da posible, literatura bana dute hizkuntza biek. Batzuek nederlanderanzko literatura egiten dute Holandako literaturarekin erdi integraturik, eta besteek literatura frantsesa egiten dute halabeharrez edo nahiezik". Hugo Claus hartzen du lehendabiziko kasuaren adibidetzat ; Simenon, berriz, bigarrengotzat.


Print
 
...More news
Sujet à la une
"Je crois que c´est tout simplement le professionnalisme qui veut ça"
Pays Basque
Des lycéens d’Hasparen installent une pompe à eau dans un village sénégalais
Culture
Le Conservatoire Maurice-Ravel et ses élèves honorent Maurice Ohana
Pays Basque
Pré-alerte de crue en Navarrre
Pays Basque
Encore un effort pour Integrazio Batzordea
Pays Basque
Les syndicats se mobilisent "pour l´avenir des retraites"
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |