Hirugarren indar gisa posizionatu gara
Espainiako hauteskunde orokorretan, berriz ere EH-ak bizi duen gatazka politiko eta armatua testuinguru politikoaren erdigunean bizi izan dugu. Ez soilik ostiraleko ekintza armatuarengatik, baita aurreko hilabeteetan estatu faxistaren eskutik izandako tortura, hilketa abarrengatik ere. Ostiraleko ekintza armatuari erreferentzia eginez, erran behar da, alderdi politikoek eginiko adierazpenen ondorioz, abstentzioaren hautu politikoak balio bikoitza izatea eragin zutela. Egoera ez normalizatu horretan, ETAri erantzuteko molde eraginkorrena, bozkatzera joatea baitzen. Aldiz, igandean, ostiraleko ekintzaren ondorioz proiektatu beharreko normalizazio eza, normalitate bilakatu zen. Horrela ekiten zieten behintzat komunikabide guziek albistegietan. Zergatik izango ote, abstentzioaren hautua espero baina handiagoa izan zelako agian ? Zuen hitzetan jendarteak ETAk esan zuena egin zuelako ?
Emaitzak aztertuta, argi da EH-an ere bi polarizazioaren eragina nabarmena izan dela. EHri dagokionena, PSOE bi polarizazioaren garaipenerako, negoziatzeko borondatea duen gobernu gisa proiektatzea baliatu duela. Aldiz azpimarratu beharra dago hauteskunde estrategia hutsera mugatzen dela, PSOEren praktikak aditzen duen moduan, gerra estrategia baino ez baitu martxan.
Bestalde EHri begira ere, bi polo atera dira indartuak. PSOE eta ezker abertzalea hain zuzen. (Š) PNVren baitako sektore erregioalista-espainolistak berriz, PSEren aldeko hautua egin du. Zergatik ? PSEk, PNVren espazio politikoa bereganatzen ari delako. Zergatik ? Ibarretxeren lidertzapean EAEren baitako erabakitze eskubidearen alde jendarte guztia, sozalistak ere izanik, indarrik ez duelako. Kontsultaren ibilbide orria agortua dago. Ez dio euskal jendarteak eta herri honek duen egungo arazoari erantzuten. (Š) Nafarroari dagokionean berriz, NaBai-en gainbehera azpimarragarria da. Aurreko hauteskundeetako emaitzak hobetu dituztela diotenean, aurreko espainiako hauteskunde orokorren datuak alderatuz interpretatzen baitituzte. Baina aurreko urteko foru eta udal hauteskundeetako emaitzekin alderatu ezkero, jaitsiera nabarmena da. Ondorioz, Nafarroari begirako alternatiba errealak eraikitzeari begirako eztabaida ezin bestekoa dugu. (Š)
Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberoari dagokionean, berriz, boza abertzalea mugiezina zela pentsatzen zuten horiei, udal eta kantoi hauteskundeetan oker dabiltzala frogatu diegu. Inoiz lorturiko emaitza hoberenak eskuratu baititugu. Hirugarren indar gisa posizionatu gara eta goranzko tendentzia duela aurreikusten da. Emaitza hauek berezko instituzioaren aldarrikapena sozialki gorpuzteaz gain, iraultza egiteko hain garrantzitsua den eremu instituzionala indartu dugu. Bestalde, abertzaleak elkartzeak duen balioa berriro ere agerian geratu da. Honenbestez frantziar estatuaren aurrean herri gisa aurkeztu beharrean gauden une honetan, zer nolako berezko instituzioa nahi dugun argitzeko unea da. Departamendua ala autonomia.
Honen bestez, EHko eremu geografiko bakoitzaren berezitasunak aintzat izanik eginiko azterketa labur honen ondotik, abertzalegoaren krisialdia, ondorio faltsua dela baiezta genezake. Hainbeste urteetako espainiar konstituzioak zein frantziar errepublikak ezarririko topeak agerian uztea lortu, bi estatuen egituraketari begirako krisia sakondu eta zer nolako EH nahi dugunaren eztabaida irekitzea eragiten baikabiltza.
Tribune Libre-FIRMA
|