Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-02-27
erabili.com
2008rako diru laguntza deialdia zabaldu dute Jaularitzak eta EEPk

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko diru-laguntza deialdia kaleratu dute elkarlanean. 2008-2-21ean zabaldu eta martxoaren 21ra arte luzatuko den deialdiaren xedea, Ipar Euskal Herrian euskararen erabilera sustatzeko ekimenak garatzen dituzten erakunde pribatuentzat diru-laguntzak emateko modua arautzea da.

Diru-laguntza deialdiak, 2007ko otsailaren 7an Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) eta Euskararen Erakunde Publikoaren artean sinatutako hizkuntza-politikako gaietan lankidetzan jarduteko hitzarmen-markoan du oinarri.

Euskararen biziberritzea Ipar Euskal Herrian helburu duen mugaz gaindiko hitzarmenak Eusko Jaurlaritza eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoa lotzen ditu; azken hau, Ipar Euskal Herrian hizkuntza politikarako gaietarako erakundea, Frantses Estatuak, Akitania Eskualdeko Kontseiluak, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak, Baiona-Angelu-Miarritze Elkargoak, Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak eta Euskal Kulturaren Aldeko Herrien Arteko Elkargoak osatua.

Horiek horrela, joan den otsailaren 21ean 2008ko hitzarmenari dagokion eranskina izenpetu zuten Max Brisson, EEPren lehendakariak eta Miren Azkarate, Kultura sailburuak. Hortaz, hitzarmen honek berritzen eta indartzen du alde bietako erakundeen arteko lankidetza, herri-erakunde bakoitzaren erabaki-autonomia eta funtzionamendu-arauak errespetatuta.

Lankidetzarako fondoa eta Jarraipen Batzordea

Deialdiari dagokionez, 2008ko deialdira aurkezten diren ekimenak 2008an hasi edota gauzatu beharko dira eta indarrean dagoen legediaren arabera eraturiko eta dagokion erroldan inskribaturiko Ipar Euskal Herriko pertsona juridiko pribatuek eskatu eta eskura ditzakete diru-laguntzak. Deialdia gauzatzeko xedez, lankidetzarako fondoa eratu da, alde bien ekarpenez. Guztira, 1.340.000 euroko gehieneko zenbatekoa jarri da, era honetan: Eusko Jaurlaritzaren HPSk 460.000 euro jarri ditu eta EEPk 880.000 euro. Euskararen Erakunde Publikoak, diru ekarpen honez gain, Euskaltzaindiari 140.000 euroko laguntza zuzena emango dio.

2007ko otsailaren 7an Baionan sinatutako hitzarmenean adostu bezala, Eusko Jaurlaritzaren eta EEPren artean osatutako Jarraipenerako Batzordeak lankidetza fondoa koordinatuko du eta lehentasunak, helburuak, aurrekontuak eta erabiltzeko arauak proposatuko ditu. Halaber, Batzordeak egitasmoen azterketa teknikoa egingo du. Lagundutako proiektu eta jarduerek bat egin behar dute Euskararen Erakunde Publikoak onartutako Hizkuntza Politika Proiektuaren eta Eusko Legebiltzarrak onartutako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) helburuekin.

Eskaerak bideratzeko : Euskararen Erakunde Publikoa, Platanondoen etorbidea, 4, 64100 Baiona, / Tel.: 05 59 31 18 34 / E-maila: eep-oplbmintzaira.fr).


Print
 
...More news
Pays Basque
"Moi je n´arrive pas masqué"
Pays Basque
Les salariées de la crèche d´Urt en grève
Sports
A Donostia on commence à y croire
Sports
La FFT veut chasser les paris en ligne avant Roland Garros
Culture
Koldo Amestoy prend la mer pour combler le manque du conte basque
Culture
Concert historique à Pyongyang
Sujet à la une
Le théâtre des Chimères plonge dans l´incertitude des élections
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise