Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Tribune Libre 2008-02-20
Iñaki Uria / Egunkariako Kontseilari Ordezkaria
Euskaldunon askatasunaren alde

O tsailak 20. Hamar lagun atxilotu, 21 etxe eta egoitza miatu, bost egunez tratu txarrak eta torturak jasan beharra, sei lagun kartzelaraŠ Urriak 16. Beste 8 atxiloketa, inkomunikazioak, miaketakŠ eta sortzea hainbeste kosta zitzaiguna, Euskaldunon Egunkaria, egun batetik bestera betiko itxita.

Acebes: "Se trata de una operación en defensa y protección de los derechos y de las libertades de los vascos, de su cultura, de su pensamiento, y de la expresión de su lengua en libertad" (euskal herritarren eskubide eta askatasunak, beren kultura, beren pentsamentua eta beren hizkuntzaren adierazpen askea defenditu et babesteko operazioa da).

Euskaldunok, ordea, ez genuen horrela ulertu. Beldurra, haserrea eta inpotentzia ziren Aranjuezeko kartzelako erretirotik nabarmentzen nituen euskaldunon sentimenduak.

Espainiako estatu botere ezberdinen inpunitatearen aurrean ordea, erabateko garrantzia izan zuen Donostian, Egunkaria itxi eta berehala, antolatutako manifestaldiak. "Egunkaria Aurrera!" izan zen jendearen oihua, eta seguruen lortu zuen "hurrena zein?", euskalgintzan zabaldutako galdera mamuari, eta iragarritako beste zenbait polizia operaziori frenoa jartzea. Erantzuna ez zen gainera manifestaldi batean agortu. Jendearen aupadarekin batera jakin zen "Berria" eta "Hitza" bezalako proiektu berriei arnasa ematen.

Espainiako estatu terrorismoaren biktima izan ginen Egunkaria bera eta horren itxieraren ondorioz atxilotutako lagunak. Munduan zegoen euskarazko egunkari bakarra ixteko erreparorik ez zuten izan. Europako hizkuntzarik zaharrenaren gordari den komunitatearen aurka atentatzeko kezkarik ez zuten izan. Adierazpen askatasuna, informazio eskubidea, giza eskubide guztiak urratzeko lotsarik ere ez.

Acebes: "Se trata de una operación en defensa y protección de los derechos y de las libertades de los vascos, de su cultura, de su pensamiento, y de la expresión de su lengua en libertad".

Urtez urte, egunez egun, euskal prentsak egindako aurrerapenik handiena, Euskaldunon Egunkaria, bere txikitasunean garrantzitsu bihurtu zen Espainiako estatuarentzat. Euskaldunon Egunkaria Nazioa zen bere txikian. Independentea bere handian. Euskaltzalea, baterakoia eta zabala. Ezinezko zirudiena lortu zuen: irakurleak eta iragarleak erakartzea euskal prentsara. Berezkoa zuen beste egunkari handi askok faltan dutena: sinesgarritasuna. Eta, bistan dena, Egunkaria itxi zutenean sortu zenean baino babes instituzional handiagoa izan zuen. 13 urteko ibilbide neketsuak hori ere ekarri bait zion.

Acebes: "Se trata de una operación en defensa y protección de los derechos y de las libertades de los vascos, de su cultura, de su pensamiento, y de la expresión de su lengua en libertad".

Epaile instruktorearen, polizia txosten eta akusazioaren tesiak irakurri ondoren ohartu gara euskarari eta euskalgintzari ematen dioten garrantziaz. Argigarria da hurrengo parrafoa: "el Parque (Martin Ugaldez ari da) puede haber sido creado con la finalidad de acoger a uno de los órganos (Egunkaria) encargados de alcanzar uno de los objetivos considerados básicos, para conseguir el obietivo úitimo de E.T.A. como es la expansión del euskera y su expansión y utilización en exclusiva en la Comunidad Autónoma Vasca, Navarra y País vasco francés, eliminando el uso del castellano, consiguiendo así, crear artificialmente, mediante el uso de una lengua y una cultura, materializar una conciencia de 'Pueblo diferenciado del resto que les rodea y por consiguiente un sentimiento de independencia, el cual sería aprovechado por E.T.A. para la instauración de su Estado Vasco Socialista Reunificado y Euskaldun".

ETAk garrantzia estrategikoa eskaintzen dionez euskarari, euskararen alde aritzea arriskutsu bihurtu dute polizia, Auzitegi Nazionaleko epaile eta Espainiako estatuko alderdi nagusiek. Ikastoletan, unibertsitatean, zientzian, lan munduan edota komunikabideetan euskaraz arrunt funtzionatzea ariketa kriminala gerta daiteke, ETAren helburuekin bat egiten bait du. Nahikoa dira ondoren "paper zahar batzuk" honelako prozesu batean kateatuta geratzeko. Nahikoa da Dignidad y Justicia eta AVT gisako elkarte pare batek nahi izatea bi epaiketa jasan eta 40 urte bitarteko kartzela zigorren zama pairatu behar izateko 12 lagunek.

Acebes: "Se trata de una operación en defensa y protección de los derechos y de las libertades de los vascos, de su cultura, de su pensamiento, y de la expresión de su lengua en libertad".

Bost urte beranduago ere nahikoa da Auzitegi Nazionaleko epaile bat, eta honek nahi izatea, egunkari bat, alderdi politiko bat edota euskal herritarrek sortutako herri erakunde bat itxi ahal izateko. Horixe dugu konpongaia. Horregatik, euskaraz ihardun eta euskarari biztanleak, lurra, uhinak eta internet irabaztearekin bat, euskaldunon askatasuna eta euskal herritarron demokrazia antolatu eta babestu beharra dauzkagu.

Euskaldunon askatasunaren alde.


Print
 
...More news
Sujet à la une
Les chefs d’entreprise ont le moral en berne
Pays Basque
L’absence de grève priméeà 1000 euros
Culture
La maison d’édition associative Gatuzain fête ses dix ans vers de nouveaux horizons
Pays Basque
L’élection de Guy Mondorge, "un petit séisme pour la Côte basque"
Sports
Première délicate du Tau à domicile
Pays Basque
Le tiers payant réservé aux génériques à partir du 1er mars
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise