Loretxu BERGOUIGNAN
Jasmine
Frantses gobernamenduak sekulako estrategi politiko aldaketa hautatu du. Orai arte iparraldean sufritzen ginuen lehertuak baiginen isilean, ez ginen existitzen ta mintzatzen ahal ginen nahi bezain bat, nahi bezain bat oihu egiten ahal ginuen baina oihuek ez zuten oihartzunik (beraz oihuak isiltzen ziren), ez zen deus egina guretako ez baiginen existitzen gure desberdintasunekin (banlieu-etako jendea bezala, ez existitzen, ez desberdinasunik). Holako estrategi politiko Œhabila’ri esker, Frantziak mendez mende lortu du bere populakuntzari sinestaraztea Œegalité’ hitzak desberdintasun eza erran nahi zuela, erran nahi baita kultura desberdin, hizkuntza desberdin, populu desberdinik ez zela ta hizkuntza ta kultura bakardun populu bat bakarrik gobernatzen zutela. Beraz ez ginen existitzen ta haien estrategi politikoetan ez ginen sartzen (gibeletik aldiz bai, kolaborazioetan).
Baina Super-Sarkozy arribatu da.
Bush-en politika gaitzetsia izan bada mundu osoan zehar ta Aznarren politika berdin gaitzetsia izan bada ere, biak modelo gisa hartu ditu. Begiratu du nola lortu duten haien populakuntzak haiei podere osoa uzten, ber estrategia erabiltzeko.
Segurraski besteen egiteko manerak ere begiratu dituela ta nahi izan duela estrategi errexena atxeman bere helburura arribatzeko (podere osoa). Beraz gaurregungo estrategi errexenak Bush eta Aznarren adibideetan atxeman ditu.
Bush-ek beldurra piztu ta bermatu du populakuntza oso bat stigmatisatuz, musulmak; Aznarrek beldurra piztu ta bermatu du populakuntza oso bat stigmatisatuz, euskaldunak.
Egun guziz populakuntza stigmatisatuari buruzko anekdota batzu berrietan agertzen, amalgamak hitzetan aintzinatzen, elkarte hori, kazeta hori, mugimendu politiko hori, jende mota hori, horiek guziak berdinak dira, zuen izua sortzeko sortu diren pertsonak dira...(ez dute merezi modu demokratiko batean tratatuak izaitea). Eta berriak entzuten dituen pertsonak, egun guziz berdintasun horiek entzuten dituenez, bukaeran arrunt kondizionaturik, bere izua errepresentatzen duen jende mota osoki gorrotatzen du, beraz ez du bere pareko bezala ikusten, ez du gizaki bezala ikusten.
Hortara iritsita, politikariak edozein lege antidemokratiko tokiratzen ahal du jende mota horren hunkitzeko. Eta hor biziki errexa da berriak begiratzen, irakurtzen ala entzuten dituztenen bozen ukaitea elekzioak izatean. Aski da arrestazio masibo, ta jende mota horren suntsiketa erakustea, beraz sinestaraztea haien izua sortzen dituztenak gelditzen ari direla, bozen biltzeko. Alta izua piztu ta bermatu duen pertsona dute haien gobernamenduen jaun ta jabe ezarriko bozen emaiteko momentuan.
Iparraldean ez ginen egitura estrategiko hortan (ez baiginen estrategi politikoetan sartzen, banlieu-etako jendea bezala, ez baiginen existitzen); baina orai bai, egoera berri bat da. Oraindik goiti momentu biziki zailak biziko ditugu, ez existitzetik, gorrotatuak diren jendeetara pasatzen gira. Edozer gauza gertatzen ahalko da...
|