Lontzi AMADO BORTHAYRE
Urte morala izango da, zihur...!
Astearte eguerdian etxeruntz nijoala, merkatuko terrazan eguzki pean eta Errobiren ertzean, hara nor ikusten ditudan ostra batzuk jaten, Stephen Deadelus eta Zarathustra. Hirugarren aulki huts bat zegoen eta norbait itxoiten ari zirelakoan nintzen. Baina zertaz ari ziren mintzaten bi hauek eta nor zuten espero? Xabier eta Ortzirekin batera beraiengandik hurbiltzen ari ginela, nere belarriak guztiz so eginda mantentzen saiatzen nituen, gau osoan gure tabernetako rock erradikala (?) paiaratu ondoren.
Zarathustra-k, Stephen-i morala sortu ondoren, azken hau desegin nahi zuela zioen eta hori guztia, norberak zuen Jainkoaren eriotzarekin soilik moldatzen ahal zela zioen. Stephen-ek arretaz entzuten zion, bainak berak, inmoraltasuna jainkoari esker lortu zuela erantzun zion. Egun batean bere jesuita eskolako zuzendariak kongresista izateko parada eskaini zioalarik, Jainkoari eta moralari bizi osoan lotuta egoteko zorabioa sartu zitzaion bere gorputzean. Orduan, eta orduan bakarrik, erabaki zuen biziaz idaztea eta ez biziaz izan behar zuenaz. Immoralista baino gehiago amoralista izan nahi zuen. Esaldia bukatu, eta belarriak beraien hurrengo esaldieri guztiz lotuta nituela, bultzadakada batez gizon kapeladun batek bere Jack Daniels botilarekin topo egiten dut.
Beretzat izango al zen aulki huts hori? Beltzez jantzita, peka faltsu batekin eta galtzari gorri batez josia zijoan marimutiko hau. Stephen-ek Ulysses ondoren ezer gutxi idatz genezakela lurrean zioalarik beste honek, abesti batekin oldartu zitzaion; hay cuentos aun por invertar... Zarathustrak ostrak bukatu zituela eta etxera joateko beharra zuela esanez agurtu zen; berandu zela eta etxeko andreak morala ez, haserrea baizik botako ziola hain berandu sartzeagatik. Stephen eta gizon kapeladunak (Francis zelakoan nago) arriduraz eta eskarnioz agurtu zuten.
Bon, alors c'est une douzaine d'huitres? Bueno, hi Xabier, ni alergikoa nauk ostrei, etxera nijua, etxean dauakadan morala ebangelio osoa irakurtzera kondenatu baino lehen (berandu egin da eta, jo mozkorrak nauk oraindik egurditan...)!
|