Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Tribune Libre 2008-02-08
Andoni LEKUONA / Soziologoa
Hendaiako Ainhoa ama, preso

Egun on! Haritza, Larrun eta Itzal; 5, 3 eta urte 1ko nere lagunak! Bai, etxeko beste bizitzako nere lagunak, jaio ezkero, nerekin bizi izan zeratenak! Ongi al zerate? Astearte gauean baiño obeto, dudarik gabe. BaŠ astearte hartako goizean, ilbeltzaren 29an, gizon ez-ezagun batzuk beste herri batera eraman zuten zuen ama eta nere laguna den Ainhoa Adin. Esan zuten, gaiñera, notizi batzuk argitu nahi zituztela eta hortarako eraman behar zutela. Horrela, egun guztian ez zenduten ama ikusterik izan. Neronek ere zuek bisitatzeko modurik ez nuen izan gaua arte. Aitatxo ere amaren atzetik joan zen eta lan asko pilatu zitzaiolako ez zenduten denbora luzean etxe inguruan ikusi. Eskerrak amona Pakita, zuen amaren ama, libratu zela eta zuek zaitzera etortzeko modua egin zuala. Nik, berriz, iluntzean, libratu nintzanean, zuen etxe berrira, oraindik ezagutzen ez nuen etxera jo nuen. Egia esan, etxea bilatzea ez zitzaidan asko kosta eta tinbrea jo bezain laister eta Andoni nintzala esan, harrera ona eta zaratatsua egin zenidaten: Andoni!, Andoni! otsegiñaz. Eta, Andoni, pozik aurkitzen zen zuekin, ia eguneroko giroan bezela.

Baina ba zan han norbait hain alai ez zegoena, negarrari ekin ziona, amonaren besoetan zegoen Itzal txikia. Itxura danez, ez nindun ezagutu; arrotz egin nindun, alegia. Eta, nik, biek ezagutzen dugun kanta, bien artekoa, kantatzeari ekin nion: "Itzal!, Itzal! Itzal,gure neskatxa polita, Itzal". Kantak giroa aldatu zuan eta lagun giroa ekarri zuen. Eta luzatu gabe aitatxo etorriko zela jakiñik, ama, iñolaz ere ez, amarik gabe pasa beharra zegoen gau hura, nik ere etxerako bidea hartu nuen; aserre eta justiziako eta poliziako langile eta, zer esanik ez, agintarien kontra jarria. Bidean nindoala, aspaldi, 1984an, euskeratu nuen kanta frantzesa zetorkidan burura: "Le garçon", euskaraz "Gabon nere mutiko, nere haur, nere poz" izena duen kanta, ama galdu zuen aur baten kanta, hain zuzen. Hara zati bat:

Entzun! Gaur ez dator ama; hau da pena, hau da zama!

Agian egun berriak dakarzke haren berriak.

Elurra atarian, sua da konbeni;

tximeni azpian, bakarrik zu eta ni.

("Le petit garçon", Jean Lou Dabadie eta musika, Jacques Datin; euskeraz, "Gabon nere mutiko", Andoni Lekuona, 1984)

Aserre nengoen, bai, eta galdezka; izan ere, beharrezko ote zen, gure Ainhoaren ibilbidea aztertzeko, goizeko seiretan jeiki, egun osoan haurrengandik banandu eta giltzapean eduki eta, gaua etorritakoan, etxetik kanpo gordetzea, haurrengandik urruti eta noiz elkartuko ziran jakin gabe?. Ez al da hau, beharrik gabe ­bihotzik gabe?-- urte gutxiko haurrak zigortzea, sentimentuetan zigortzea? Non da gizatasuna, non justizia, non jendetasuna? Mila galdera datoz borborka gure ezpainetara eta edozeinen ezpainetara. Batez ere, haurrak jaio ezkero, 5 urte zaharrenak, eta ezkondu ezkero, 2001 ezkero, gure etxe inguruan ibili dela jakiñik; bere auzokideak dakigun bezela eta poliziak ere jakin zezaken eta jakin behar zuten bezela, komisaldegian gorde gabe eta, batez ere, ama bati haurrak kendu gabe eta haur batzuei ama kendu gabe? Bigarren gauean, 30an, lagunen bilera "Gaztelu Zaharrean" egin ondoren, 9ak aldera, haien etxetik pasa giñan eta oraindik ez zekiten "aranzabaldarrak" zer pasako zen urrengo egunean.

Ordu horretan bazirudien bigarren gaua ere amarik gabe pasa beharko zutela. Egia esan, aguro xamar aterako zen esperantza indartzen ari zen baina ziurtasunik gabe. Zorionez, handik bi ordura libre utzi zuten, gaueko 11tan, ama eta lotara etxera etortzeko modua izan zuan famili osoaren pozarako. Hain zuzen, ez zidan poz txikia eman urrengo egunean, ezer jakin gabe, Haritza semearekin etxera bisitatzera etorri zitzaidanean. Malkoei eusteko ere ez nintzen gauza izan. Jakiña, pozezko malkoak ziran eta hauek ez dira berez kaltegarriak..

Baiña, oro har, zer esan? Pentsatzen dut Le Vert-ek, urrutiko, Parisko epaileak eta nik ez ditugula arazo honetan uste eta iritzi berdiñak izango. Harek inondikan ere gizarte-segurtasun arazoa bilatuko du eta nik, berriz, lehenik eta oiñarrian herritarren, bakoitzaren, egunerako bizimodua. Hain zuzen, puntu hontan ere, galdera asko daude eta L. Le Vert epaileari egingo dizkiogu. Beharrezkoa al zen bederatzi pertsonekin ­iñor ere ez, euskeraz zekienik-- presentatzea, hiru haurren ama bat atxilotzeko eta, hain zuzen, goizeko 6tan? Alderdi ona: 2 ordutan eta haurrak esnatu aurretik, etxeko lan guztiak bukatuak zituztela.

Baiña, oiñarriko galdera, behar bada, ez dago hor, baizik-eta ez ote ziteken etxea bisitatzeak eman zuana, hain zuzen, bisita hori egin gabe edo, etorri aurretik, garbitu, familia eta haurrak gutxiago behartuz eta aztoratuz? Galdera garrantzitsua da eta kasu bakoitzean aztertu behar litzakena. Izan ere zer zen hain zuzen Ainhoari arpegiratzen ziotena? Egunkariak diotenez, 2001an ihes egin omen zuen Hendaiara. BaŠ oso oker ez banabil, urte horretan ezkondu ziran eta gure auzoan jarri ziran bizitzen eta geroztik beste etxekoak dira. Bai eta ere zioten, 2004an Ainhoaren argazkiak aurkitu omen zituzten Limoge-nŠ. Ba urte horretarako bi haur txikien ama zen eta argazkiak ateratzen ibiltzeko asti haundirik ez zuan izango. Egun t’erdi giltzapean eduki ondoren, libre utzi dutenean, seiñale ez zutela arrazoi indartsurik aurkitu itzalean gordetzeko.

Eta jakiña, galdera oiñarrizkoena, epaile andereari: horrelako ekintzekin, uste al du epaile famatuak, euskaldunen artean gehiegi entzunak, konponduko direla Euskal Herriak, herri bezela, Frantziarekin eta Espaiñiarekin dituen arazoak? Pentsa lezake ezetz eta beste erremedio obeak aurkitu beharra izango dugula. Frantzes agintariak eta guk.


Print
 
...More news
Sujet à la une
Le carnaval de Bayonne dans les primaires
Pays Basque
182 000 euros pour le Château d’Uhart-Mixe
Culture
Les ballets cosmopolites de Montréal
Pays Basque
Barrena et Urrutia écroués
Pays Basque
EHAK, ANV : mises en examen
Pays Basque
Bil ta Garbi confirme ses choix et stigmatise l´attitude de Terre Verte
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise