Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-02-01
Lontzi AMADO
Dena ongi dabil

"Dena ongia dabil" zioen ere Zaramako R Mosok, 80. hamarkadako Bilbon...

"Dena ongi dabil, zaudete lasai, Société Genérale bankuak aise absorbitu ditzake galera guztiak". Esaera berdinarekin ateratzen dira frantses gobernuko kide ezberdinak, C Lagarde, E Woerth... eta N Sarkozy bera ere! Guzti hauek ados daude (bertsolari baten bat ere), frantses funtzionarioak eta horretaz bizi direnak (Ikastolako erakasleak barne) gehiegi kexatzen dira eta arrazoirik gabe grebak eta manifak egiten dituzte, gai larriagoak daudelarik protesta egiteko, Amen!

Iduritzen zait poderera ailegatzen diren eskuindar guztiek, lema berdina darabiltela Europa osoan, "dena ongi dabil" (nola ez beraiek poderean egonda). Koe metodoaren antza daukan erretorika batean nago, ala oso ilun ikusten dudan mundua ni neuk, nietzscheano amorratua izateagatik. Ez dakit, galduta nago gaur egun ideien borroka honetan. Pozik dauden bakarrak eskuidarrak dira eta triste ibiltzen direnak ezkertiarrak. Aberatsak dira eskuindarrak eta pobreak eta haserretuta bizi direnak ezkeriarrak. Idei erraberrituak dituztenak ba omen dira eskuindarrak eta zaharkituak ezkertiarrak. Ezkertiarrek beraien aitaponte baten bila ba omen daude, Marx edo Che berri bat... Eta soberan ez bazen ere ezkiarterren ekipoan, ezkertiar guztiak eskuinera pasa dira (politikariak zein langileriaren parte handi bat, omen...). Nola egingo dugu ezkertiarrak izaten segitzeko gure mundu kaotikoan, eskuidarren mundua askoz argiagoa eta hobeto ibiltzen bada?

Dena ongi badabil mudu eskuidar honetan, bi aukera gelditzen zaizkigu, frantses eskuidar edo euskal eskuindar izatea, eta "dena ongi dabil" taldean sartzean. "Espana va bien" zioen A Botellaren senarrak, bertako gure eskuindarrak gure herria "aurrera doan herria" dela diote (AHT-en badoa oraindik hobeto izango da, bistan da!). Gure herrian "dena ongi ibiliko" da AHT barruan (kanpoan ikusiko dugu ibiltzen hasiko delarik) ala diote behintzat gure politikari eskuidar frantse zein eukaldunak.

Hamas-ekoak eta Fatah-koak ere diote beraien herrian "dena ongi dabilela" poderean daudenetik. Bejondiela beraiei, eta beraientzat lan egiten duten funtzionario guztioei ere (han ere greban jartzen dira usu alper horiek!). Palestinan ere, eskuidarrak dira poterean, eta ezkerra galtzaile eta pesimistak gu bezain ahul dabiltzate eskuindar olatuaren aurka. Goraintziak bertako ezkertiar ekipoan gelditzen direnei nere partetik, eta ekipoko kapitaina hil bazaizue ere, gu bezala kapitain gabe jokatzen ikasi beharko duzute...

Agur eta ohore zuri G Habbash, kapitaina.


Print
 
...More news
Sujet à la une
2008, année charnière pour le septième art
Pays Basque
Les six postières d’Anglet en grève de la faim
Sports
La Real lance son "opération séduction"
Pays Basque
Les sortants élargissent le cercle du centre
Pays Basque
La liste Espilondo au grand complet
Pays Basque
Les six de Kako en liberté
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise