Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-12-28
Jolaserako sei proposamen berri Ikastolen Elkartetik

Ikastolen Elkartearen joko eta jolas didaktikoen altxorra urtetik urtera hazten ari da, Euskaraz jolastu, euskaraz bizi proiektuaren altzoan. Urtero legez, Eguberri bezperak baliatu ditu elkarteko Jokogintza Sailak bere uzta berria aurkezteko. Sei alek osaturiko uzta, Olentzerok ere kontuan hartzeko modukoa.

Euskaraz jolastu, euskaraz bizi

1991-1992 ikasturtean abiatu zen egitasmo ausart hau. Proiektu honen helburua gure herri tradizioan oinarritutako baliabide didaktikoak eta ohiko joko didaktikoak euskaraz garatzea da, ikastolei beren Hezkuntza Proiektua eta Curriculum Proiektua garatzen laguntzeko. Lan honen lehenengo fruituak Olentzero pertsonaiari lotutako materialak izan ziren. Gaur egun hezkuntza-joko ugari ditugu katalogoan. Olentzero bilduma eta beste material didaktiko osagarri batzuk osatzen dute gure bilduma.

Joko didaktikoak baliabide pedagogiko garrantzitsua dira hezkuntzan. Bi eremutan eragiten dute. Batetik, adin bakoitzari dagozkion gaitasun orokorrak garatzen laguntzen dute (hautematea, aditasuna, oroimena, pentsamendu logikoa...). Eta bestetik, curriculum proiektuarekin izaten dute lotura irakasmaila bakoitzean erabiltzen diren jokoek. Honela, kontzeptuak eta prozedurak lantzeaz gain, baloreak ere transmititzen dira, edozein baliabide didaktikotan legez, eta guretzat oso garrantzitsua da euskal curriculumeko gaiak ezagutzera ematea eta euskal kulturarekiko balore positiboak erakustea.

Ezin da ahaztu jolasteak, berez, ikuspegi ludiko hutsetik ere bere onurak dituela. Eta hizkuntza gutxitu baten normalkuntzaren ikuspegitik, oraindik garrantzitsuagoa bihurtzen dela hizkuntza horretan jolastea, euskaraz jolastea, guri dagokigunez. Euskarak neska-mutilen aisian sartu beharra dauka. Gure egitasmo honek, bere neurrian, helburu hau betetzen lagundu nahi du.

Katalogoaren berrikuntzak

Ikastolen Elkarteko katalogoa urtez urte ari gara osatzen, gure helburua katalogo osoa eta aberatsa izatea baita, adin guztietako pertsonentzat, jaioberri eta helduontzat, eta ahalik eta euskarri mota gehien hartuaz, euskaldunok ere jolasteko besteak beste aukera izan dezagun!


Print
 
...More news
Sujet à la une
Et le calendrier basque fut
Pays Basque
«La population a viscéralement répondu à une agression»
Culture
Ken Loach glisse côté exploiteurs
Sports
Des stars et des moins stars en faveur des plus démunis
Culture
L’orgue de Saint-Jean-de-Luz pour un juste hommage à Michel Prada
Pays Basque
Le préfet déclare d´utilité publique l’élargissement de l’autoroute A63
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise