Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-12-27
Loretxu BERGOUIGNAN
Lansaria zertan ezarri = zer sustatu

Gure eguneroko bizian, egun guziz bizirauteko oinarrizko eginbeharra jan ta lo egitea da. Eginbehar horiek betetzen ditugu jatekoa bilduz ta lo egiteko leku bat ukanez. Jatekoa eta leku hori ukaiten ditugu diruaren truk. Dirua lortzeko bitartekari dugun eginbeharra, lan egitea da. Beraz egun guziz, lo, jan, lan, jan, lan, jan ta lo egitearen zikloa berriz hasten dugu. Hilabetean behin lansaria ukanez hogeitahamar aldiz ziklo horren betetzeko gai izaiteko.

Eman dezagun lansaria 1038¤-koa dela pertsona bakar batentzat. Pertsona horrek lansari gehiena xahutuko du hilabetean bere eginbeharren betetzeko. Erran nahi baita, mila euro inguru emanen dituela ekonomia sistemari. Preseskiago, industria desberdinei: izan dadin etxebizitzen industria (alokairu ala prestuak pagatuz) ta janariaren inguruko industria desberdinei.

Hilabete guziz diru hori industria desberdinei emaiten dugu deus eraiki gabe.

Diru hori erabilia balitz bertako bizi proiektuetan, bai gure eginbeharrak beteko genituzke sanoagoki bertako produktuak janez, jakinen baitgenuen nola eginak diren jandakoak eta zertan erabilia den janariaren truk emaiten dugun dirua; baita biziproiektu horien eraikuntza bermatuko genuke.

Har dezagun seiehun biztanleko herri bat. Herri hortan lauehun pertsonek lansaria dute. Lansariaren laurdena janarian ezartzen dute. Orotara herrian, ehun mila euro hilabetean emana da janari industriei. Zertarako ez diru trukaketa hori biztanleen artean geldiarazi, ala bederen diru eskaintza hori hautatzen den biziproiektutan eman?

Zertako beti hautatu gizakia lehertzen dituen proiektutan emaitea eguneroko eginbeharren betetzeko dugun dirua?

Gauregun bizi proiektu batek ezin du biziraun ezin baditu bere fresak ordaindu. Nahi ala ez, proiektuak diru beharraren menpe dira. Bizi proiektu bat eraikitzerakoan proiektu hori eskale posizio batean izan ordez hoberena proiektuarentzat osoki autogestioan izaitea litaike. Bainan, autogestioa egiten ahalko da bakarrik eguneroko eginbeharren betetzeko bertako bizi proiektuak hautatzen baditugu. Bertako nahien arabera eraiki nahi delarik, autogestioak bakarrik segurtatzen du nahi horiek zor batzuengatik ez diten bideratuak izan.


Print
 
...More news
Pays Basque
Querelle de voisinage avec l´Espagne
Pays Basque
L’association Fededunak demande au pape de nommer un évêque basque à Bayonne
Culture
Joyeux Nolwenn
Pays Basque
Etxerat exige des engagements après l’accident mortel
Culture
Jacques Nouard et Jésus Aured en Transsibérien
Sujet à la une
L’enquête sur la diversité française testée en Pays Basque nord
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise