Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-12-12
Txomin PEILLEN
Handien terrorismoak

Politikari jendea, zaunkaz hasi da : ezkerrekoak oposizioan direlako eta eskuinekoak arabeekin, herrikideek, arazoak dituztelako Ez gaitezen haiekin ibil aingerukerian. Oihuka ari zaizkigu Khadafi otsoa entzun dutelako aitortzen ahulen arma dela terrorismoa eta Parisera etorri delako; alta, erdi zuzen eta erdi oker dago, libiarra ezen erresuma handiek ere metodo berdinak usatzen dituztelako. Zer oihuak giza eskubideak ez dituelako errespetatzen Khadafik eta nazio handiek ez ote dituzte terrorismoak erabiltzen. NBE edo ONUko zenbat erresumek errespetatzen dituzte? Frantzia « Pays des droits de l’homme « hori usu Den Hageneko Nazioarteko Tribunalak gaitzetsi du eskubide kolektiboak (kultura eta hizkuntza) baita jendeenak ere ez, hala nola politika presoak, gaizki erabiltzen dituelako. Ez litzateke libiar diktatorearekin komertziorik egin behar, baina bertutez betetako ezker horrek ez al du berdin egin? Arabia Saudita, Libia bezain diktatura delarik, ez genuke hango petroliorik erosi behar ; Petrolio eta gasik gabe gerta gintezke demokraziei erosi behar bagenu, hots Noruega eta Eskoziari, beste guztiak Errusia eta arabe « errepublikak eta erreinuak diktaturak baitira. Zer egin behar genuke NBE ren barnean diren 56 erresumak torturaren terrorismoa darabiltelarik? Ez genuke harremanik izan behar Espainarekin ez eta Errusiarekin, ez eta Algeriarekin.

Estatu Batuek, terrorismoaren aurka borrokatzen dira, baina berek Guantanamon presoekin terrorismoa egiten dute . Has gaitezen moralaren izenean, , Txinarekin komertziorik ez egiten, dakigularik inperio horrek Tibetaren bi herenak jendeez hustu eta txinoz bete dituela, dakigularik nola tirokatu zituzten Tien An Menen manifestatzen ziren ikasle gazteak.

Aingerukerian erori gabe, erran behar da horrelako jendeekin jokoan sartzea arriskutsua dela eta esan gabe askok nahiago dute herri hipokrita anitzen gisa isilik diktatura guziekin harremanak atxikitzea. Frantziako « demokrazia handia » besteei letzione emaileak bere historian, nahiz ezkerra, nahiz eskuina izan agintean, zenbat diktaturetako militarrak eta poliziak ez ote ditu formatu ? Bere etxea kristalez duenak ez luke auzokoari harririk jaurtiki behar.


 
Print
 
...More news
Pays Basque
Fonctionnaires de justice au bord de la crise de nerf
Pays Basque
Aéroports : selon Didier Borotra, la complémentarité "est possible"
Culture
La grande ouverture du rugby au théâtre
Culture
Karlheinz Stockhausen, compositeur visionnaire, pionnier de l’électronique
Sports
Esait manifestera à Bilbao en faveur de l’officialisation des sélections basques
Sujet à la une
Ce que la transnavarraise ne détruira pas
Pays Basque
Véolia adversaire de la CCI pour la gestion du port de Bayonne
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise