Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-12-07
Betirako urratuko al dira hizkuntza-eskubideak Foruzaingoan ?

Behatokiko zuzendariak gogoratu duenez, aurten bi polizia-etxe zabaldu dituzte legeak ezarritako eremu euskaldunean, Elizondon eta Altsasun hain zuzen ere. Polizia-etxe horietako lanpostu batean ere ez da derrigorrezkoa euskararen ezagutza, eta beraz, ez dago bermatuta Nafarroako legeak herri horietako biztanleei euskara baliatzeko aitortzen dien eskubidea. "Egun indarrean dagoen araudiak herritarren artean bereizkeria eragiteaz gain, legeak aitortzen dituen hizkuntza-eskubideak bermatzeko inolako neurririk ez dute hartu nahi izan", azaldu du Bilbaok.

Horren harira Behatokiak gogorarazi nahi izan du euskara ikasi nahi izan duten foruzainei ez zaiela inolako erraztasunik eman, eta lan-orduetan ikasteko baimena ukatu izan zaiela. Hartara, "urraketak ahalbidetuko dituzten langileak kontratatu, eta herritarren zerbitzu egokia emateko trebakuntza ukatu. Aldiz, ingelesa ikasteko arazorik ez dute", gaineratu du Bilbaok.

Gogoratu behar dugu berriki Espainiako Auzitegi Gorenak epaia eman duela Nafarroako administrazioko langileei euskararen derrigorrezko ezagutza diskriminatzailea ez dela berresteko. "Hala ere, Nafarroako Gobernuak Gorenaren erabakiei muzin egiten jarraitzen" duela erantsi du Paul Bilbaok.


 
Print
 
...More news
Pays Basque
Les lycéens "suspendent" le mouvement
Sports
« Il y a une nouvelle génération qui émerge »
Pays Basque
Disparition brutale de Philippe Pouymayou
Pays Basque
ELB met en cause l’attitude de la SAFER sur la ferme Kako
Culture
Les huit finalistes du prix Hernandorena prêts à en découdre en bertsu à Ayherre
Sujet à la une
Demain, les salariés de Toys R Us Bayonne ne feront pas de cadeau
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise