Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Courrier des lecteurs
Justizian ere euskaraz? Adar jotzerik ez!

Kanpaina berria kaleratu du Eusko Jaurlaritzak, "justizian ere euskaraz" zabalduaz lau haizetara. Gu ordea, harrituta, zer esan ez dakigula gaude.

Euskaltzaletzat daukagu gure burua. Euskal Herri euskalduna dugu helburu, eta horretarako ezinbestekoa iruditzen zaigu gure eskubideak aldarrikatu eta defendatzea. Horregatik, hain zuzen, 2005eko otsailean, Gernikako epaitegian hiru lagunek epaiketa bat zutela baliatuz, eta bertan beste behin, hizkuntza eskubideak urratuko zirela jakinik, gure eskubideen aldarrikapena egiteko ekimen bat burutu genuen. Epaitegira sartu ginen bada 3 epaituak eta hainbat euskaltzale. Eta hizkuntza eskubideak urratzen hasi bezain pronto "Euskal Herrian Euskaraz" abesten hasi ginen.

Orain guztiok zigortu nahi gaituzte. Eskubideen defentsa egitearren 12 laguni kartzela zigorra eskatzen digute, bosna hilabete bakoitzari. "Euskal Herrian Euskaraz" abestearren epaitu egingo gaituzte.

Euskal Herrian euskaldunok bigarren mailako biztanle izan beharrak, jada ez gaitu harritzen, baina oraindik haserretzen gaitu. Gure eskubideak aldarrikatu eta defendatzearren zigortu nahi izateak berriz, haserretu baino harritu egin gaitu gehiago. "Euskal Herrian euskaraz" abestearren espetxe zigorra eskatzeak gure onetik atera gaitu.

Hala ere, okerrena azken asteotan egin diguten burla izan da. "Justizian ere euskaraz" diote, administrazio guztietan bezala, justizian ere euskara hutsaren hurrengoa balitz bezala tratatzen duten horiek, justizian ere euskaraz egin nahi dugunak zigortzen gaituzten horiek. Horrelako leloekin badirudi, justizia administrazioak euskaraz funtzionatzen duela eta herritarrak garela enteratu ez garenak!

Eta hori ez da bidea. Lehen ere hamaikatxo aldiz jasan behar izan dugu euskaldunok euskaraz egin ezina egunerokoan, eta espainolez funtzionatzen duen administrazioan ez ezazue esan euskaraz egin daitekeenik. Euskaldunak engainatu gabe, normalkuntza plan serio bat jarri ezazue martxan, eta egunen batean euskaldunon eskubideak bermatzeko egoeran jarriko balitz, orduan esazue "justizian ere euskaraz".

Bitartean, guk geurea dena defendatzen jarraituko dugu. Justizia administrazioa eta beste administrazio guztiak euskaldundu! Epaiketarik ez!


 
Print
 
...More news
Sujet à la une
L’optimodalité au coeur de l’Atlantic Logistic Forum
Pays Basque
Un centre d’enfouissement de classe III verra le jour à Urrugne
Herriz herri
Claire Lacave aide qui veut à être bien chez soi
Culture
Improbables mais vraies
Culture
Gaita egunak reprend les fondements
Sports
Le BO en quête d’une victoire bonifiée face à des Italiens "plus joueurs que physiques"
Sports
La Behobia-Donostia s´apprête à battre tous les records
Pays Basque
Surprises dans les désignations des têtes de liste socialistes
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise