Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-11-07
Elebila, interneteko euskarazkolehen bilatzailea

erabili.com

Internet erabiltzaileek sarean euskarazko bilaketak zuzenago eta azkarrago egin ahal izateko tresna berria dute. Elebila da bilatzaile berriaren izena eta berau garatu duen Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak pasa den astean aurkeztu zuen bere lanaren emaitza Donostiako Koldo Mitxelena Kultur Zentroan.

Gaur egun interneten dauden bilatzaile ohikoenetan, euskarazko termino baten bilaketa egiterakoan bilatzaileak ez du, oro har, bilatu nahi den terminoari buruz euskarazko informaziorik aurkituko lehen ekarpenean, bereziki erdarako grafia bera balu. Arruntena, terminoarekin zerikusia duten ingelesezko orriak lehenik eta ondoren beste edozein hizkuntza handietako orriak agertzea da, gaztelera kasu.

Egoera hau, merkatuan dauden internet bilatzaileek euskarazko informazioa duten webguneak ezagutzen ez dituztelako ematen da.

Hori horrela izateak ondorio zuzenak ditu; batetik, euskaraz lan egin behar dutenek beste edozein hizkuntzetan dagoen web orrietan sartu eta informazioa itzultzea, eta bestetik, euskaldunak ez duela erreferentziazko euskarazko eredurik (terminologiarik, fraseologiarik...) landu nahi duen gaia lantzeko.

Oztopo hau salbatzeko, Elekak Elebila garatu du, euskarazko edukiak dituzten webguneetan informazioa bilatuko duen interneterako lehenengo bilatzailea.

Proiektuaren emaitza www.elebila.eu URLa da, alegia, bilatzailea integratua edukiko duen web orri bat. Web-orri honetako bilatzaileak, merkatuan dauden beste bilatzaileen pareko abiaduraz eta zehaztasunaz bilatzeko gaitasuna dauka.

Bilatzaile estandarren moduan

Erabiltzeko modua bilatzaile estandarrena izango da. Leiho bat egongo da non erabiltzaileak bilatzen ari den terminoa sartuko duen. Elebilak aurkitutako emaitzak hamarnakako bloketan emango ditu, bakoitzak bere snippeta izango duelarik.

Mota honetako programek, erabiltzaileak euskaraz informazioa topatzea ahalbidetzen dute. Bestalde, beste hizkuntza batzuetan lan egiteko beharra edukiz gero, Elebilak, internet osoan bilatzeko aukera ere ematen du.

Hau guztia ezagutzera eman zuen atzokoan Elekak Donostian eginiko aurkezpean. Bertan, Elebila zer den azaltzeaz gain, programak nola funtzionatzen duen erakutsi zuten proiektuaren arduradunek. Era berean, hara bertaratukoek, Elebilaren inguruko mugikorretarako jokoa deskargatzeko aukera izan zuten.


 
Print
 
...More news
Sujet à la une
Le site de la Barre bichonne ses écosystèmes
Pays Basque
Jacques Irume candidat au poste de conseiller général de Baigorri
Pays Basque
Langue bleue : un périmètre de protection mis en place
Culture
Stephan Wojtowicz cultive sa vivacité comique dans Les Forains
Pays Basque
Le GFAM officiellement candidat à Ainharp
Pays Basque
Le futur siège de l´Urssaf départementale en discussions
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise