Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-10-10
Itziar MADINA
Postalak (I) : behi zaharra ume hiltzen

"Gu behiok sagarrak bagina, adarrean ondo ondo heldu eta justu orduantxe eroriko ginateke lurrera, galdera guztiak erantzun eta gero".

Arratsalde apalean, eguneko berotasuna ildo beretik, airea gozo. Katzarrota ttur-ttur, orain eskuin gero ezker, hemen ziloa eta han piloa, petik gora beti kementsu.

Pauline Bernadette xiberotar seroraren laguna Mo zena? Ala La Vache qui rit bera? Ala etxekandereak beharrian Marguerite xuxurlatzen zion Alpeetako pentzeetako behi esnadun emankor amultsua? Beti ere eta zena zela, katzarrota kirrinkara, karrankara eta izerdiarazi zuen, baiki. Ez baitzegoen Madame bidearen erdian, bidearen erdi-erdian, geldi! Haizeak ufatzea ahantzi duen egunetan pagoa den bezain geldi, Harrizuriko harkaitza, Pariseko Eiffel-a, Egiptoko Piramideak berak bezain geldi! Bidearen bete-betean! Lau arrastak ketan finituko zutelaren, desbidera zatekeen erroitzaren eta halabeharreko kaska intzirilariaren beldur, katzarrotak doi-doia astia ukan zuen katzarroten Andere Gorenari otoitz laburraren egiteko. Eta ez zen dolutu.

Gutiz bada gutiz, Mo, La Vache Qui Rit ala Marguerite delakoa ez zuen jo. Ez. Oraino gehiago, ametsetatik iratzarriko balitz bezain jabala eta kantaria zen airea, jabala eta hausmarra betean, bidearen erdiko gure Madame-a. Andere haundiaren trenpua eta kasta bazuela, begiek ezin ukatzekoa zen.

Mo, La Vache Qui Rit ala Marguerite delakoak agur itxurako bat bota zion:

-"Erran hi, hire burdineria metaren baitan GPSik ez duna? Ez ahal dun abisurik ukan: Attention danger, vache en pensée?" eta muturra ipurdiko mazela kilikatzerat eremanez trufari hasi zen.

Urdanga ederra, Madame-a hau, erran! "Une jolie fleur dans une peau de vache, une jolie vache déguisée en fleur!" Sèteko bardo pipadunak kantatzen zinan bezala.

Katzarrota gaitziarazi zuela oharturik, Mo, La Vache Qui Rit ala Marguerite delakoa hurbildu zitzaion, irriari ezin amore emanez, haatik. Azaldu zion nola behi tropan asperturik, pentzea utzi eta bi idazleren ikusteko bidaia hastekoa zuen: Hegorat eginen zuen Asteasurat neguan Bernardo Atxagaren galdezketatzeko. Eta primaderarekin Alpeetarat bideratuko zen, John Bergerenganat. Ezen, erran zuen ; katzarrota burdin eta kautxu utzi zuen enigma hau jaurtiz; "Gu behiok sagarrak bagina, adarrean ondo ondo heldu eta justu orduantxe eroriko ginateke lurrera, galdera guztiak erantzun eta gero. Baina ez gara sagar, ez gaude inoiz heldu eta osatu, eta, adarretik erortzean, gurekin izaten dugu berdetasunaren lotsa. Esaera zaharrak dioen bezala: "behi zaharra, ume hiltzen da"".


 
Print
 
...More news
Sujet à la une
Une journée au port des "cristianos"
Pays Basque
Les propositions modernisatrices de la CFDT
Culture
Au nom de l’amour jusqu’à la mort
Culture
La "der" de Brialy et Cassel à St-Jean-de-Luz
Sports
C’est OK pour jouer à La Barre
Pays Basque
Un garde du corps blessé dans un attentat à la voiture piégée
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise