Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-10-05
Lontzi BORTHAYRE-AMADO
Nor dago atzean...

Lady Diana, Ezker Abertzalea, Ekialde hurbila, Elvis Presley, Multinazionalen jokamoldea, Jesusen heriotza, lantokian bizi dudan bazterketa, M 11-ko Atentatuak... Hain sinple edo/eta hain konplexuak diren gertakizun zein sujetu sozialen ibilmoldea explikatzeko sinplifikazioetara jotzen dugu, askotan metodologia berdinarekin; zerbait dago atzean kontrolatzen ez duguna eta dena explikatzen ahal duena. Zientismoaren aurkako garaiak dira, arrazionalismoaren aurkakoak. Finean, intuizioei arreta gehiago egiten diegu, sinesmenei alegian. Non, azalpenak errezago aurkitzen ditugun eta gure ego pertsonalak asetzeko metodorik onena bilakatzen diren. Gertakizun eta fenomeno ilunenak argi adierazten ditugu behatzez erakutsitako etsaiarekin; Jesusen heriotza judutarrek agindu zuten jeloskor zeudelako, eliza katolikoak bizitako aurrekarada sozialek jesuitek egindakoak dira maltzurki, munduko finantza judutarrek agintzen dute beraz Palestinarekin eta herri arabiarrekin ikusteko duen guztia suntsitzen dute, euskara hizkuntza ofiziala eta Euskal Herriaren independentzia nahi duen oro ETA-EKIN-Batasunarekin lotuta dago, Elvis Presley-ren heriotza gezurrezkoa dela denok dakigu Paul Ankak bahitu bait zuen bere disko berria TOP 50-ean lehena izan dadin, nere sindikatuko kamarada nerekin ados ez dagoenean beste tendentzia batekoa delako da...

Guztiaren teoria, guztia azaltzen duen konplotaren teoria eta metodologia, mundua irekitzeko giltza erretoriko bat da eta besteak baino abilagoak zein burutsuagoak izateko parada ere eskaintzen digu inguruan ditugun agora txiki horietan. Finean, gure jendartearen konplexutasuna murrizten du, konplota berez konplexibitatearen murriztatzailea delako. Lainotsu eta ilun zena argitzen du bat batean, zaila eta konplikatua zena sinplifikatzen du: errudun bat besterik ez da geldintzen gure aurrean.

Metodo soziologikoaren antza dauka, ekonomiari, politikari, erlijioari... guztiari aplikatzen ahal zaion gramatika sozial honek benetan bizia sinplifikatzen digu, eta konplexibitatearen pisua ezabatu. Ilusioan bizitzea zoriontsu bizitzeko modurik onena zela zioen Nick Drake-k eta eszeptikoek gure bizitza zein besteena izorratzen besterik ez dugula konplexibitatearen bidean.

Horregatik, bakarrik utzi gintuzun Nick?


 
Print
 
...More news
Sujet à la une
Les archives basques accessibles à domicile
Pays Basque
"La preuve que la coexistence n’est pas possible"
Culture
Les anniversaires des Basques de Bordeaux
Culture
Le GPO investit demain la "Galtxetaburu"
Sports
Ezcurra II-Waltary, revoilà le défi
Sports
Attention au "power game" anglais
Pays Basque
Le projet stratégique de Michelin supprime 400 emplois à Lasarte
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise