Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > Culture 2007-09-15
Bedaxagar gomit Kantu zaharraren egunean

Seigarren aldikotz "kantu zaharraren eguna" deitu ekitaldia iraganen da Irailaren 16ean eguerditik harat, Senpere-Oxtikenean. Erran gabe doa, Lapurdiko kantazale guziak, gomitatuak direla, bertze urtetan bezala gozamen haundi batekin hainbat maite dituzten kantuak elgarrekin xarramelatzera. Aurten Oxtikenekoek, Zuberoa omendu nahiz berezitasun ttiki bat ekarri dute, eta hortarako, Jean Michel Bedaxagar gomitatu. Berarekin Xuberoko kantu batzu emanak izanen dira: Eperra, Prima eijerra, Bi bertset, Etxahun eta Otxalde, Baratze bat, Maria Soit eta Kastero... bai Zuberoko beste hainbat kantu !

Zalantzarik gabe hor izanen dira Bessonart, Brave, Lazkano... Eta geroa segurtatu behar baita Senpereko kantari gazteak ere gomitatuak dira: Mathieu Mendizabal, Audrei Lacroix, Maider Cigarroa, Jean Michel Béréau, Sebastien Zamora, Brave Anaiak, Eneko Bessonard,...

Denen kantuak, ximiko batekin, utzi gaituzteneri igorriak izanen dira. Denen gogo-bihotzetan dirautela.

Oxtikenekoen partez : ongi etorriak, memento on bat elgarrekin kantuz pasatu nahi duten guzieri. Azken Oharra: Oxtikenean tokia neurtua izanez, lehen 70 izenak hartuak izanen dira. Beraz, ez egon azken memento arte zuen izena emateko (prezioa: 25 euro, jan ta edan nasai giro onean xanpanarekin). Izena turismo bulegoan eman behar da (telefona: 05 54 11 69).


 
Print
 
...More news
Culture
Fenêtre ouverte sur l’Argentine de Robles
Culture
Xabaltx se remonte la Manche
Pays Basque
Autonomie, foncier et élections au menu de la rentrée de Batasuna
Sports
"Je suis extrêmement déterminé à me battre jus qu´au bout pour des garçons qui le méritent"
Pays Basque
Socialistes en ordre de bataille sur le BAB
Sujet à la une
Les agrocarburants ne préservent pas forcément l´environnement
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise