Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-06-13
Jose Luis AIZPURU
Petzero

Zartakoa

Pasa den asteko zartakoa gorputzetik kendu ezinik ari naiz. ETA erakundeak menia bertan behera utzi du, eta beraz, "fronte guztiak" irekitzen ditu. Ez dakit argi zoin diren fronteak, edo nortzuk diren barnean: poliziak, epaileak, presondegietako funtzionarioak, alderdi sozialista eta popularreko hautetsiak, kazetariak, prokuradoreakŠ

Birkatzainak

Kazeta bateko publizitatea irakurri dut: bizkartzainak xekatzen ditu Madrileko sekuritate enpresa batek. Ulertzekoa da. Pasa den astetik goiti, tira ahala bizkartzain behar baitira, "fronteetako" kideak babesteko. Denak ere berdintsuak dira: gazteak, luneta beltzekin, ezker-eskuinera so, eta beti, norbaiten gibeletik. Ez naiz hasiko sufrimenduen konparaketa egiten, baina, goizetik arrats, bi jende zure gibelean senditzea, gau eta egun, ez dut uste egoera gozoa denik.

Kazetetan bazka

Negoziazioa-elkarrizketa hautsi da, edo hautsi zen; ez dakit noiz. Gehienok ez baitakigu ezer. Ez dakigu funtsean, zer arraio gertatu den. Solasean izan den alde bakoitzak badu bere bertsioa. Eta justuki, kazetetan irakurtzen ari gara zer gertatu omen zen. Solaskide bakoitzak bere korda edo lerroko kazetari filtratzen baitizkio negoziaketaren nondik norakoak, kutzukeriak, eta elkarrizketen bilanak, beren porrotaren justifikazio gisara.

Nafarroa

Bi aldeetako kazetak irakurtu ditut. Untsalaz Nafarroa izan da hausturaren gakoa. Batzuen irudiko Nafarroak egun duen estatus juridiko-politikoa ez da aldatu behar. Dagoen moduan ongi da. Besteen ustez Hegoaldeko lau probintziek autonomia bakar baterantz jo beharko lukete, eta erreferendum bateratu bat antolatu, ez sobera berant. (Su-etenaren hausturaren lehen ondorioa gertatu da Nafarroan: Iruneko herriko etxeko auzapeza eskuineko izanen da berriro).

Hirugarrenekotz huts

Hiru negoziaketa aldi nagusi izan dira 1989tik hona Espainiako gobernua eta ETAren artean: Algerrekoa, Lizarra-Garaziko sasoinean eman zena, eta, berrikitan, hautsi dena. Azkeneko hau berezia izan da, Anoetako proposamenaren arabera, ETAk etzuen gai politikoetaz solastatu behar Zapateroren gobernuarekin; hori alderdi politikoen egin beharra izanen zen. Beldur naiz negoziatze ahalmena ez ote den gero eta murritzagoa ezker abertzalearentzat: Estatuak gero eta indartsuagoak, erakunde armatua gero eta ahulagoa. Indar kondua baita, maleruski, negoziaketaren funtsa.

Akzio-erreakzio

Arnaldo Otegi presondegian sartu dute. De Juanak berbidea hartu du. Larunbatean herriko etxeak osatuko dira, eta ANVko hainbat bozkazalek ez dute ordezkaritzarik izanen. Bere aldetik Espainiako Alderdi sozialista hasi da heldu den urteko hauteskunde presidentzialak prestatzen. Mezua argi dute : Œentseatu gira, baina ez dugu ardietsi. Sinets gaitzazue. Orain errepresioa da bidea’.

Ez dakit noizbait benetan izan duten aitzina egiteko borondaterik. Nor ote da petzero?


 
Print
 
...More news
Pays Basque
Les socialistes déroulent le tapis rouge au maire sortant de Pampelune Yolanda Barcina
Pays Basque
Vingt et une étapes pour (re)découvrir le Pays Basque et le simple plaisir du pique-nique
Culture
Shua Group habite la danse
Culture
Les filles en force pour la finale des jeunes bertsulari
Sports
PB Athlétisme brille en Aquitaine
Sports
Les jeunes s’invitent au trinquet Saint-André
Sujet à la une
Pas de consigne du MoDem mais ses élus rallient la droite
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise