Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-05-23
Euskalgintza : hiru galdera hautagaiei

Itxaso FERRERAS - sustatu.com

Euskalgintzako hainbat ordezkarik, EAEko eta Nafarroako hauteskundeen testuinguruan, hutsune nabari dituen hizkuntza-politikan aurrera egiteko hiru galdera zehatz zuzendu dizkiete.

Euskalgintzak alderdiei zuzendu nahi dizkien galderak:

1.- Zure alderdiak kudeatuko duen Administrazioak noiz eskainiko ditu zerbitzu guztiak euskaraz? Eta noiz lan egingo du euskaraz?

2.- Administrazioak aurrekontuaren zer portzentaia erabiliko du euskararen normalizaziorako?

3.- Zer aldaketa egingo ditu corpus juridikoan? Udalak euskararen aldeko arautegi edo ordenantzarik ezarriko du, edo daudenak hobetuko ditu?

Hiriburuetako hautagaien erantzunak jasoko ditu Kontseiluak egunotan.

Agerraldian euskalgintzako hainbat elkarteren ordezkariak izan dira Kontseiluak deituta, besteak beste: Aek, Artez, Bertsozaleen Elkartea, EHE, EIRE, Elhuyar Aholkularitza, Elkar, Euskal Idazleen Elkartea, Ikastolen Konfederazioa, Ilazki, Sortzen-Ikasbatuaz, Udal Euskaltegietako Langileak.

Hauteskundeetan hurrengo lau urteetan izango dugun hizkuntza-politika erabaki behar den neurrian, euskalgintzako ordezkariek momentuaren garrantzia azpimarratu dute. "Alderdiek hurrengo lau urteetan euskararen normalizaziorako jarraituko duten bidea azaldu behar digute", adierazi dute.

Galdera hauek egiteko Kontseiluak egindako udalerrien hizkuntza-politikaren neurketaren emaitzak kontuan izan ditu. Neurketa honen bidez Kontseiluak udalerrien hizkuntza-politikan hainbat hutsune sumatu ditu, hain zuzen ere galderak egiteko gabezi nabarienak kontuan izan ditu. "Zerbitzua euskaraz ematea, euskaraz lan egitea, euskarak behar dituen baliabideak, hizkuntzaren corpus juridikoa eta euskararen ordenantzak dira beharrezkotzat jotzen ditugun esparruak", adierazi du Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek.

Euskal Herriko 66 udalerriren hizkuntza-politika neurtuta, errealitatea zein den irudikatu digu Kontseiluak 0-10 tarteko puntuazioen bidez egindako rankin batean. Bertan, udalerrietan hizkuntza-politika berria behar dela islatzen da. Adibide gisa, Euskal Herriko hiriburuen puntuazioa azaldu dute ordezkariek: Donostia 4,22; Gasteiz 3,55; Bilbo 2,61; Iruñea 1,75 eta Baiona 0,002. "Puntuazio hauek hobetzeko bidea zein izango den azaltzea eskatzen diegu alderdien hautagaiei, horregatik azaldutako hiru galderak zuzendu nahi dizkiegu".


 
Print
 
...More news
Pays Basque
"Si le vautour avait compris qu’il suffisait d’attaquer pour manger, il le ferait constamment"
Pays Basque
Basta Ya! se transforme en "parti politique national"
Culture
Des contraintes au service de la musique
Sports
Xabi Alonso, un Basque brille en Europe
Sujet à la une
Les cultures arabe et basque se mêlent pour la cinquième biennale d’Art contemporain de Navarre
Pays Basque
Le manque de protection légale du bilingue en évidence au tribunal
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise