Eneko BIDEGAIN
Beltza
Batzuetan, nago, mundua ez ote doan gero eta gaizkiago eta ez duen beste erremediorik. Erroitzan behera erortzen ari dela, bere burua erortzen ikusten duela eta ez duela maldan gora berriz igotzeko indarrik eta gaitasunik. Badakigu zer liratekeen mundu eri honen sendabideak, edo, bederen, nola ez litzatekeen jokatu behar. Eta hala ere, behar ez den hori egiten segitzen dugu.
Ez dakit oraino zer ekarriko duen Nicolas Sarkozyk. Gauza onik ez da espero. Baina, hala ere, Sarkozy hautatu zuten frantsesek igandean.
Badakigu Euskal Herrian zer behar den gatazka gainditzeko. Hala ere, alderdiak eta zerrendak legez kanporatzen dituzte, gerlaren haziak ereiten segitzen duteŠ Duela urte bat itxaropena sortu zuen ETAren su-etenaren berriak. Itxaropen herabea, hala ere. Gatazka gaindi zitekeela sinistea zaila balitz bezala. Eta orain zer? Beharbada ez da posible. Beharbda Euskal Herria ere erroitzan behera amiltzera kondenatua daŠ Mundua bezala.
Kutsadura ikaragarria dela, energia gehiegi xahutzen dugula, energia aurreztu behar delaŠ Baina autopista gehiago eraikitzen da, AHTa, hegazkinakŠ Kutsadura eta kamioi trafiko hori hazteaz gainera, ekonomia globalizatuak munduan gaindi miseria zabaltzen du. Sistema liberal horren kalteak arras ongi esplikatu eta frogatu dituzte adituek. Eta hala ere, sistema berarekin eta sistema hori indartuz segitzen dugu.
Eta munduaren bizia pertsona baten biziarekin pareka bagenezake? Gizon edo emazte xahar bat, adinean aitzina joan ahal osagarriz ahultzen ikusten dugu. Ospitalera eramanen dugu, arta dezaten, bizia ahal bezainbat luzarazteko. Baina, badakigu, goiz ala berant, hiltzeko tenorea etorriko zaiola. Ez al zaio gauza bera gertatzen gure zibilizazioari?
|