Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet ŕ la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-04-05
Loretxu BERGOUIGNAN
Planetaren zenbateko zatia jaten ari naiz ?

Aztarna ekologikoa : Nazio Produkto Gordinaren alternatiba bat. Gure herrien "osasuna" konparatzeko erabili ohi den neurgailua Nazio Produkto Gordina da. Alta, adierazle hori hazkuntzari loturiko kontzeptuei baizik ez da interesatzen, diruz neur daitezken aberastasunak baizik ez baititu kondutan hartzen. Hala nola, "Prestige" bezalako hondamendi ekologiko bat, NPG-ren neurtzeko manerarekin, "aberastasun" sortzaile da ; garbitzeko, diruaren xahutzeko beharra eta enpleguak sortzen baititu.

Beste ikuspundu bat garatzeko asmoz, ikerlari eta unibertsitario batzuk erakusle horren alternatiba bat asmatu dute beraz : aztarna ekologikoa.

Aztarna ekologikoa adierazle ekologiko bat da. Bizitzeko (energi kontsumoa asetzeko + sortutako hondakinak asimilatzeko + azpiegiturak eraikitzeko) erabiltzen ditugun baliabideak ekoizteko (janaria, jantziak, ondasunak, zerbitzuak, etab) beharrezkoa zaigun azalera neurtzen du.

Supermarkatu batean erositako liranja jus baten edateak bezain eguneroko ekintza sinple batek zer baliabide suposatzen duen azter dezagun:

- Liranja-ondoak landatzeko : lur emankor bat + ungarri kimiko (supermarkatuetan gira)+ ura

- Ereiteko, bilketarako eta prezatzeko : gizaki eta makinen energia

- Enbalaiak ekoizteko (kartoina, plastika eta etiketarentzat): lehengaiak eta berriz ere energia

- Saltegiraino garraiatzeko eta hotza atxikitzeko : erregai ainitz.

- Erosleak liranja jus horren xeka joiateko : berriz ere ezantza edo beste energi iturri bat

- Marka horrek bere iragarkia egin dezan : beste baliabide batzuŠ

Eta ez dira ahantzi behar ondotik heldu direnak :

- Zuzenki edo zeharka sortutako hondakinak "liseritzeko" : mikro-organismoz beterik den lur bat (kasu ungarri kimikoek eta pestizidoek mikro-organismo horiek hiltzen dituzteŠ).

- Garraio edo beste energi iturrien erregaietatik ateratako CO2a "iresteko" : oihanak.

Azkenean, litro bat liranja jus ekoizteko bi litro petrolio erabiltzen ditugu.

Orduan pentsa zenbat baliabide beharrezkoak zaizkigun elikatzeaz gain, desplazatzeko, kontsumorako ondasunen ekoizteko (telebista, telefono mugikor, ordinagailuŠ) eta bestelako zerbitzuentzat (zuzenki edo zeharka baliatzen edo ez ; nahi edo ez ditugun egiturak eta azpiegiturak eraikitzeko) (etxebizitza, ospitale, eskola, armada, autopista, AHTaŠ).

Europar batek gutti gorabehera, 5,2 hektara lur beharrezkoak ditu bere beharrak asetzeko : hori da beraz planetarenganako bere aztarna ekologikoa. Txinatar batena, 1,5 hektarakoa da eta Mozanbikar batena 0,5 baino guttiagokoa da. Amerikar batek berriz, bere bizomodua eremaiteko 10 hektara behar ditu.

Preseskiago zure aztarna ekologia zein den kalkulatzen ahal duzu. Heldu den alternatibaz-arekin kalkulu horren egiten jostatzen ahalko zira, ikusteko ea gehiago mozanbikarraren beharretaruntz urbiltzen ziren ala amerikarreneruntz.


 
Print
 
...More news
Sujet ŕ la une
Xiba, une affaire qui tourne
Pays Basque
La 22e ikastola va voir le jour en pays d’Arbéroue
Culture
En repoussant les limites de P.Larzabal
Sports
Osasuna confiant avant le premier round
Culture
Un duo de prestige se frotte aux compositeurs contemporains
Pays Basque
Askatasuna et le CAR Corse réclament la suppression de la XIVe section
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise