Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-04-03
erabili.com
Aurelia Arkotxa, euskaltzain oso

Aurelia Arkotxa da euskaltzain oso berria. 2007-3-30ean Donostian egidako osoko bilkuran, 25. aulkia betetzeko bozketa egin zuen Euskaltzaindiak. Arkotxa euskaltzain oso izendatua izan da, Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen duen gehiengo osoa lortu ondoren. Jakina denez, 2007ko otsailaren 23an, Euskaltzaindiak Bilbon egin zuen osoko batzarrean, Aurelia Arkotxa euskaltzain urgazlea proposatu zen, 25. zenbaki-hutsartea betetzeko. Jean-Louis Davant, Emile Larre, Txomin Peillen eta Beñat Oihartzabal euskaltzainek proposatua izan zen.

Aurelia Arkotxa Baigorrin (Nafarroa Beherea) sortu zen, 1953ko urriaren 3an.

Haurtzarotik bizi izan da Hendaian. Filologia Hispanikoan lizentziatua, Euskal Filologian doktoretza lortu zuen 1990. urtean. Tesia Bordeleko Unibertsitatean aurkeztu zuen, Gabriel Arestiren gainean idazten zen lehena, Maldan behera poemari buruzkoa. Hauxe zen izenburua: Imaginaire et poésie dans Maldan behera de Gabriel Aresti (1933-1975). Bordeleko Michel de Montaigne Unibertsitatean Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedraduna da 2000. urteaz geroztik. Bordelen eta Baionako Fakultatean Literatura eta Literatur Teoria irakasten ditu. IKER-CNRSko ikerlari taldeko partaidea da.2003ko urtarrilaren 31n, Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen. Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa batzordeko kidea da.

Poemagintzaren alorrean, Atari ahantziak argitaratu zuen 1993. urtean; Grezia klasikoaz eta Egiptoko mitologiaz dihardu Arkotxak lan horretan.

Maiatz aldizkariko sortzaileetarikoa da. Lapurdum agerkari zientifikoaren zuzendaria da. Argia eta Berria komunikabideetan argitaratzen ditu artikuluak eta Sautrela programan ere kolaboratzen du. Maiatz aldizkarian ere maiz publikatzen du, baita Mazantini, Zurgai, Garziarena eta Hegats aldizkarietan ere.

Ondoko liburuak argitaratu ditu: Atari ahantziak (1993) ; Septentrio (2001ean euskaraz eta 2006an frantsesez) ; Antoine d’Abbadie, Pensées études et voyages de 1835 (1997, Patri Urkizurekin batera) ; Euskal kritika gaur, Mari Jose Olaziregirekin batera (2002) ; Imaginaire et poésie dans Maldan behera de Gabriel Aresti (1933 ­ 1975), ASJU argitalpenak, Donostia, 1993 ; Territoires oubliés des terre-neuvas labourdins des XVI et XVIIèmes siècles, UNED Madrid.


 
Print
 
...More news
Pays Basque
Les élections malgré les interdictions
Culture
L’Académie de la langue basque inaugure ses nouveaux locaux au Château-Neuf
Sports
La douche "anglaise" du Biarritz Olympique
Sports
Waltary-Etcheto remettent les pendules à l’heure
Sujet à la une
L’armée défend sa position sur la citadelle de Bayonne
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise