Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-03-20
Xuxen erabiltzeko erraztasunak

Xuxen zuzentzaile ortografikoaren zerbitzuak eskuratu nahi dituztenek bi aukera berri izango dituzte aurrerantzean amaraunean, Euskalbar aplikazioaren barruan eta Google-ren orrialde pertsonalizatuetan.

Xuxen, euskarazko testuen akats ortografikoak zuzentzeko balio duen aplikazio informatikoa, oso hedatua dago eta ordenagailu askotan instalatuta aurki dezakegu. Ordenagailuan txertatuta ez daukatenek ere, internet erabiliz, eskura daukate zuzentzaile ortografikoa, 2005etik amaraunean baitugu www.xuxen.com.

Orain, berriz, Xuxen bera hedatu eta honen erabiltzaileei erraztasun berriak eman asmoz, Eleka Ingeniaritza Linguistikoak amaraunean Xuxen erabiltzeko bideak zabaldu ditu.

Euskalbar-en azken bertsioan

Bide berri horietako bat Xuxen zuzentzailea Firefox nabigatzailerako sortutako Euskalbar tresna-barran txertatzea izan da. Joan den 2006ko hasieran sortutako tresna-barrak bere 1.11 bertsioa harrapatu du, Elekako Ibon Aizpuruak egindako erguneraketari esker. Eta eguneraketa hori, Euskalbar-i Xuxen-en webgunerako lotura gehitzea izan da, hain zuzen: XUXENweb bezala agertuko zaigu.

Euskalbar-en azken bertsio hori instalatzea nahikoa da, beraz, Xuxen gehitzeko, tresna-barrak eskaintzen dituen gainerako hiztegi eta corpusekin batera erabili ahal izateko.

Euskalbar-ek Xuxen erabiltzeko bi aukera ematen ditu:

- Tresna-barraren kaxan aztertu nahi dugun hitza idatzi eta, esanahiak jakiteko hiztegiekin egiten dugun bezala, XUXENweb botoiaren gainean klik egin.

- Webgune batean zuzen dagoen ikusi nahi dugun testua aukeratu eta, saguaren eskuineko botoiari emanez, besteak beste "zuzendu XUXENweb bidez" aukera aterako zaigu. Horri emanez gero, Xuxen-en webgunean jarraituko du zuzenketak.

Google-n ere bai

Euskalbar-en erabiltzaileek ez ezik, Google-ren orrialde pertsonalizatuen aukeraz baliatzen direnek ere klik bakar batera izango dute aurrerantzean Xuxen interneten. Google-k orrialde pertsona- lizatuen zerbitzuan erabiltzaileari hainbat gadget gehitzeko aukera eskaintzen dio. Horietako bat sortu dute Elekan, Xuxen gehitu nahi dutenentzat. Euskarazko testuak ortografiari dagokionez behintzat xuxen-xuxen idazteko gero eta erraztasun gehiago ditugunik ezin ukatu, beraz.


 
Print
 
...More news
Sujet à la une
Le destin de la Navarre se joue en mai
Pays Basque
Euskal Haziak revendique aussides moyens supplémentaires
Sports
Elite Pro : on marche sur la tête
Pays Basque
Irulegiko Irratia dénonce "l’intimidation"et la "pression" de la part du pouvoir judiciaire
Sports
Les Genêts d’Anglet décrochent
Culture
Le cinéma basque est nomade au Pays Basque nord
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise