Jean-Louis DAVANT
Ütsüa gidari ?
Martxoaren 5eko arratsean, frantses telebistako 3. katean, "Français, votez pour moi!" emakizünean, bi haütagei eta beste biren bozeramaileak jenteen galtoer ihardesten ari ziren. Mintzagei nausia, praubezia berrien erremediatzea zen. Exkerrekoek lanaren eta hontarzünen hobeki partekatzea aipü züen, Frantzia ez beita sekülan orai bezain aberats izan. Esküinekoentzat aldiz, erremedio bakoitxa haboro ekoiztea da : beti haboro, "croissance" famatüaren bidetik...
Harrigarri zait egünko egünean halako arrunkerien entzütea. Non bizi dira jaun horik? Gor eta ütsü ote dira ? Uste ote düe bazterrik gabe dela gure lur biribil hau ? Ezin agortüak direia ekeiak eta erregeiak, hala nola petrolioa, ikatza, üranioa ? Zaborrak eta zikinak non ezar? Eta gasak? Eta klimaren berotzeari nola bürü eman? Orailo manerekin, laster hiru lur beharko dütügü denen edeiteko eta hazteko.
Holako politakari ez jakin eta iñoranten beharrik ez düt ikusten. Hüxtürik gabeko arbitrak dira. Horiekin nahi düena egiten düe mündüko ekonomia gobernatzen düen sozietate handiek. Kapitalisten helbürü bakoitxa, beti haboro irabaztea da, hortako lürrak leher egin behar badü ere.
Jaun horiek Huloten karta siñatu baiko, zakarrontzialat urtuki düe. Bozketan ber gisan igor ditzagün Poubelle jaunak asmatü züan zikinontzi, zaborrontzi hartarat.
|