Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-02-28
Itxaso FERRERAS
Euskara zinema aretoetan?

Kontseiluak zinema-aretoetako hizkuntzaren erabilerari buruzko azterketa egin du. Euskal Herri osoko 29 areto aztertu ondoren, euskararen lekua oso txikia dela ondorioztatu du. 2006 urtean zehar euskarazko zinemak aurrera egin badu ere, ŒKutsidazu bidea Ixabel’ eta ŒNömadak TX’ filmekin adibidez, Euskal Herriko zinemetan atzerrian egindako pelikulen eskaintza oso murritza da. Aztertutakoen aukera apur horretan umeentzako filmak dira nagusi. Horretaz gain, 10 filma arrakastatsuenen artean, Kontseiluak ez du Œeuskara arrastorik’ aurkitu.

Horren bidez, zinemetan Kontseiluak hizkuntza-eskubideak nabarmen urratzen direla ondorioztatu du. Araudiaren arabera, Iparraldean hau horrela izan ez arren, Nafarroan eta EAEn legez aitortua da euskara berezko hizkuntza dela:

Euskal Herriko 29 zinema-aretoren artean, Gipuzkoa da emaitza onenak izan dituena; okerrenak, ordea, Iparraldeko hiru probintziak. Halaber, badira Kontseiluak bereziki zoriondu dituen aretoak. Hain zuzen ere, Mungiako Torrebilela aretoa eta Beasaingo Usurbe antzokia dira euskaldunon hizkuntza-eskubideekin begirunez jokatzen duten areto bakarrak. Era berean, Oñatiko kultura-etxeak eta Basauriko Sozial Antzokiak puntuazio ohargarria lortu dute.

Huts egiten duten artean hauek daude: Gasteizko Guridi, Usurbilgo Cineboz, Miarritzeko Le Royal, Hazparneko Haritz Barne, Baionako CGR, Angeluko Oscar, Donapaleuko Argitzen, Iruñeko Saide Carlos III, Iruñeko Golem La Morea, Tuterako Cinemax Oscar eta Vianako Las Cañas. Horiek guztiek, ez dute puntu bakar bat ere lortu.

Azterketa egiteko, Kontseiluak hainbat ezaugarri kontuan hartu ditu: zinema-aretoen webguneak, giza baliabideak (eserlekuzaina, txartel eta litxarreria-saltzailea), espazioa (sarreran, irteeran zein komunetan ageri diren argibideak) eta zinemetan banatzen diren doako aldizkariak.


 
Print
 
...More news
Pays Basque
Sarkozy affirme à Madrid que pour la paix, "il faut savoir assumer le risque du dialogue"
Culture
L’art au féminin dans toute sa diversité
Sports
Coupe : Osasuna se prive des titulaires pour une "mission impossible"
Pays Basque
Un Fonds de Garantie pour aider les créatrices d’entreprise à obtenir un prêt
Culture
Africa Paradis, drame de l’immigration à l’envers
Sujet à la une
La coopérative Lur Berri se lance dans distribution de maïs OGM
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise