Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-02-23
Bere ziurtageria ez dela Bai euskarari-ren bikoiztea dio HPS-k

Enpresetan euskararen erabilera ebaluatzeko kalitate ziurtagiria ez da Bai Euskarari ziurtagiriaren "bikoizketa". Horixe adierazi dute Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik, Kontseiluak egindako adierazpenei erantzunez. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak adierazi du Eusko Jaurlaritzak urteak daramatzala lan munduan euskararen "erabilera sustatzen", eta legealdi honetarako berau duela "lehentasunik handienetako bat". Euskararen erabilera ebaluatzeko ziurtagiria dela-eta Kontseiluak esandakoari dagokionez, Sailburuordetzak esan du kaleratzear duen enpresetan euskararen erabilera ebaluatzeko kalitate ziurtagiria ez dela Kontseiluaren Bai Euskarari ziurtagiriaren "bikoizketa", bata eta bestea "desberdinak" direla.

Sailburuordetzak gaineratu du bere jarduna ez doala "ez inoren ez ezeren aurka", euskararen alde bakarrik baizik. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, beraz, ez du lehendik "existitzen zen tresnarik martxan jarriko" eta ez du ezer "bikoiztuko".

Aspaldi hasitako lana

Gogorarazi du, hortaz, Eusko Jaurlaritza aspaldi hasi zela euskararen erabilera lan munduan sustatzen. Azaldu du 1991n, Eusko Jaurlaritzako hainbat departamentuk elkar hartuta Elhuyarrekin hitzarmena izenpetu zutela zenbait esperientzia pilotu martxan jartzeko. Enpresa guztientzako euskara planetarako diru-laguntzak banatzen ere hamar urte luze daramatza.

Enpresetan euskararen erabilera bultzatzea denez Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarentzat legealdi honetako lehentasun nagusietarikoa, aipatu du ekimen integrala sortu eta jarri duela martxan gainerako herri erakundeekin batera: LanHitz izeneko programa marko orokorra.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak nabarmendu du "deigarria eta tamalgarria" dela Jaurlaritzak euskararen aldeko neurri bat hartzen duen bakoitzean, batzuek, poztu ordez, "bere kritika eta urduritasuna azaltzea". "Egiten ez dugunean egiten ez dugulako, eta egiten dugunean egiten dugulako, baina batzuentzat ezinezkoa dirudi herri-erakundeek euskararen arloan bikain ezer egitea".


 
Print
 
...More news
Sujet à la une
Les 5.000 habitants de Zangotza voient d’un mauvais ¦il le glissement d’une colline sur le barrage de Yesa
Pays Basque
Peine aggravée pourl’ex-procureur Hontang
Pays Basque
Le syndicat ELA contre le projet du ŒY basque’
Culture
Baten Bila met Pierre Vissler et Mixel Etxekopar sur la route de leur créativité
Culture
Carton plein pour Groundation
Sports
L’Aviron prépare déjà le sprint final
Sports
Claude Bergeaud aurait renoncé à une offre du Tau
Pays Basque
L´espace culturel Leclerc obtient l´annulation de création de la Fnac
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise