Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-02-07
Koldo AMESTOY
Heldu

HELDU. Hitz hori da lehenik agertzen iragarkian. Artetik erraiteko, ez zaigu usu gertatzen euskaltzale xumeon artean aditz soil batetaz hainbeste aipamen eta kalaka egitea. Hots. Ongi ulertu badut adituek diotena, "heldu" horrek hainbat ahaide, senide eta azkazi ba omen du. Ederki.

Hemen, beste hitz ezaugarria, KORRIKA da. Gure eguneroko lasterra iraunarazi eta nekeagotu nahian, "lasterka" hitza ez balitz nahikoa bezala, horra bigarren bat agertzen zaigula : "korrika". Bego hortan !

Begira dezagun orain, marrazkia bera. Begideki batean aurkitu diot itxura. Andere baten irudia da. Bere gorputz argala bi eskuek hartzen dutela, estaltzen, itotzen berdin ? Ile luzeak ditu, dena kolore, haizean dantzan. Bahitzaile batek edo, lasterka eramaten duela dirudi. Neska, lepoa luzaturik, burua altxaturik, deika ari zaigula : HELDU !

Zer egin du ba, horrela bortxaz eramana izateko ? Gaiztagin bat ote ? Baztertu nahi den norbait balitz ? Eta soilik emazte delako, hartu eta joaten balute ? HELDU ! oihuka ari da beti.

Nork daki ez denez emakume bat, euskararen laguna, baina ez baitezpada lasterkalari trebea, batenbatek Korrikara ekartzen duena ? Edo, Korrikazale amorratu bat balitz, bere burua berak eramanez, HELDU! garrasika eta lasterka abiaturik ?

Eta zer egin dezaket nik ? Ba, honen gibeletik joan... Bere sekretua, noizbait eta nonbait aitortuko digulakoan... Anartean HELDU, euskara, euskaratik, euskarara, euskaraz, euskarari, euskararekin... Etorri, iritsi, lotu, lortu, harrapatu, zoritu,... eta kitto !

Hori hala bada halabiz, hala ez bada halatsu...


 
Print
 
...More news
Pays Basque
"Les arguments du préfet nesont pas fondés"
Pays Basque
La justice espagnole s’acharne sur De Juana Chaos
Pays Basque
Les riverains de Parme inquiets pour l´avenir
Culture
La création Ufaka Zanpaka sera le point d’orgue de l’Hartzaro Festibala d’Ustaritz
Sports
Olaizola II seul face à un dilemme
Sujet à la une
La nouvelle carte acolaire confirme les réductions de postes
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise