Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-01-30
Eneritz ZABALETA
Ari du hotza

Ari du hotza, Lapurdi, Baxe Nafarro eta Xiberuan. Elurra mara-mara, izotza, tenperaturak zero azpitik... Ez da giro. Etxean, ximenea ondoan, salda bero bero batekin egoteko moduko giroa da kanpoan, hotz hotza, ezin izoztuago.

Ari du hotza kanpoan, etxaldetik atera diren behi, xerri eta beste ahateak harriturik atera zaizkigu goiz huntan, hainbeste astez, udazkenak erresistentzia egin eta gero, azkenean negu polarra iristi baita.

Ari du hotza, bideak, oihanak, mendi tontorrak, eta zendako ez, hondartzak xuri xuri gelditzerainoko hotza gainera. Alta, orain egun eskas bat arte, denak bero bero ginen, egunean zehar tee shirt eta bermudak berriz soinean, irriparra ahoan, eta udako koktelak basoan, izotz eta guzi...

Bitxia benetan, gure aurtengo negua...

Ari du hotza, hauteskundeak heldu eta giro hotz hotza, aliantzak kazkabarrak joak. Euskal Herria Bai! Iparraldean ai! Alta, hemen ere giro bero beroa ze, aspaldi ikusi ez zen bezain bero. Ramuntxo, Manex, Jakes eta Xabi ados ezarri omen ziren Euskal Herria Bai erraiteko Frantziako Errepublikak biziko dituen hauteskundeetan.

Baina negua laster etorri da. Barajasetik etorritako hego haizeak, akordioa hoztu du bat batean. Josu Jon anitz haserretu eta Ramuntxok errefustau du Xabirekin elkartzea Euskal Herria Bai erraiteko. Batasuna haustia, batasuna hor deno. Bortitza da politika, batzutan hotz eta bestetan bero.

Ez pentsa hala ere negua negu denik politkan. Euskal Herria Bai oraindik ezbaita hil, elurrak eta hotzak akabatua. Manexek erran du Xabirekin gelditzeko ados dela, eta Xabi ere ados da Manexekin egoteko.

Giltza Jakesek du orain, berak erranen du, Josu Jonek aginduta, Ramuntxo izotz kapa batean lerratu eta Euskal Herria Baiko autopistatik atera den, edo Jakesek autopistatik atera eta Ramuntxorekin bide departamentalera joanen den hauteskundeen kari.Edo berdin Ramuntxok bolanta kolpe berri bat eman eta autopistara sartuko da berriz, Manex, Xabi eta Jakesekin.

Hala ere negua hor da, eta hainbeste sartu, atera ezkerrera joan gero eskuinera itzultzeko arriskutsua izan leike. Bidean izotza da eta kateekin ere autoak istripua izan


 
Print
 
...More news
Pays Basque
"L’Etat empêche le développement denos systèmes d’enseignement immersif"
Pays Basque
Milakabilaka appelle la société à manifester
Pays Basque
Large soutien à la libération de Filipe Bidart
Culture
Score Russe
Culture
L’adolescence est remisée au Clou
Sports
Xala commence par une victoire
Sujet à la une
Batasuna se prépare à une nouvelle phase politique en Pys Basque nord
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise