Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Tribune Libre 2007-01-27
Martta Laco / Jutsi
Ahalge eta kexu !

E guberriko oporretarik landa , lehen astea... 3. 4. eta 5. urteko ikasleek dantza mugimenduak ikasten dituzte profesional batekin...giro ona, berrikuntza, hip-hop eta bertsuen arteko nahasketa.

Dantzari batzuen ikusteko taula gainean, astea, ateraldi batekin bururatzen dugu, ikasleak burrasoekin, autobusez joanik, eskolak antolatua Garazikus partaide delarik.

Gau goxo baten mentura...

Lehen partea : Garaztarren ikusgarri koloretsu eta biziduna.

Bigarren partea : koloreak histu dira, musika pizatu, airea kestatu eta hor 3 zolo serbitsatuak izan zaizkigu adierazten zituztenak gaizki-izaitea, iluna baino ilunagoa eta puntako bortizkeria... gero ta handiagoa...bururatzean, dantzariak pistoleta ahoan ezartzen duela tiroaren azantzarekin, goragailuek botarik ! Eta hori "handieneri" (CE2 CM1 CM2) baizik ez zela proposatua gure partaidearenganik !

Ikusgarri denboran ez dut jakin xutitzen eta partitzen, haatik, artikulu hunen bidez, ihardoki nahi dut. Ikusgarria ez zen batere publiko gazte bati egokitua. Nik, ikastolako zuzendaria, programatzaileari konfiantxa egin dakot eta ikasleak joanarazi ditut. Ahalge eta kexu naiz !

Zer da gure lana ? Ikasleak eta beren aitamak bultzatzea, zonbeiten heriotz ideiak agertarazten dituzten ikusgarrietarat joan ditezen ? Heriotzaren gaia baztertu behar denik ez dut erraiten. Aipatzen dugu, elgarrizketan, behaketan, haurraren onerako.

Geroko elkarlaneri begira, gauzak bururaino eramaitea beharrezkoa iduritzen zait. Izan ere, programatzaileek ikusgarriak aintzinetik ikusi behar dituzte, eskoletako arduradunek xehetasunak ezagut dezazten. Gure ikasleen ongizaitea dago jokoan, hor.


 
Print
 
...More news
Sujet à la une
Le bilinguisme en danger ?
Culture
Tout ça pour ça
Pays Basque
Transnavarraise : aucune des communes traversées n’a délibéré pour le projet
Sports
Un tour de Top 14 pour ne pas rater le train
Pays Basque
Iñaki de Juana s’attendait à cet avis
Pays Basque
Immobilier : l´augmentation du prix ralentit en Pays Basque
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise