Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-01-26
erabili.com
Euskara Expolanguesen zilarrezko edizioan

Atzo hasi da Parisen Expolangues, mundu mailan hizkuntza gaien inguruan egiten den azoka nagusia, urtarrilaren 27a

arte luzatuko dena. Expolanguesek bere XXV. edizioa beteko du aurten, eta hogeita bigarrenez, euskara ere bertan izango da.

Euskara Parisko hizkuntza, kultura eta kultur harremanei buruzko Expolangues erakusketan izango da, Eusko Jaurlaritzak jarriko duen erakustokiaren bidez, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea buru, eta Joseba Erkizia HABEko zuzendari nagusia eta Lorea Bilbao, Hizkuntza Politikarako aholkularia lagun izango dituelarik.

Standean harreragile, Parisko Euskal Etxeko kideak ibiliko dira, hurbiltzen den jendea artatuz eta informazioa emanez. Hastapenetan dagoen lankidetza hau garatzeko asmoa dago bien aldetik aurrerantzean ere.

"Munduko hizkuntzak. Hizkuntzen mundua" izenburupean, erakustazoka honen XXV. edizioak, zilarrezko ezteiena, beraz, Errusiar Federazioa izango da aurtengoan ohorezko gonbidatu.

Hirugarren edizioan euskara azokan sartu zen eta horrela izan da urtero, harrez gero. Ezin ahantzi erakustazoka hau mundu mailan bere alorreko erakusketa garrantzitsuena dela, 23.000 bisitari baino gehiago bertaratuko dira, horietatik erdia baino gehiago hizkuntza alorretako profesionalak. Erakusleak, aldiz, 200 inguru izango dira eta 20 herrialde eta 60 hizkuntzatik goiti egongo dira ordezkatuak.

Bertan parte hartuko dutenen artean aipa litezke gobernuak, enbaxadak, argitaletxeak, eskolak, unibertsitateak, multimedia enpresak, itzulpengintza alorreko espezialistak, hizkuntzen irakaskuntza eta etengabeko prestakuntzetako adituak, turismo bulegoak...

Expolanguesen egunotan euskararen stand-era inguratzen direnek euskararekin zerikusia duen edozein gairi buruz galdetzeko eta nahi adina informazioa lortzeko aukera izango dute. Urtero legez, euskara ikasteko ikas-materialak eta sistemak, hiztegiak, euskararen inguruko informazioa, ikerketa linguistiko eta soziolinguistikoei buruzko datu eta azalpenak, multimedia arloko materialak, euskaratik beste hizkuntzetara itzulitako eta beste hizkuntzetatik geurera itzulitako lan literarioak aurkituko dituzte, besteak beste, euskararen stand-era hurbiltzen diren bisitariek.


 
Print
 
...More news
Pays Basque
Après la neige, le danger du verglas s´installe
Sujet à la une
Le championnat récupère son protagonisme
Pays Basque
La carte scolaire de la rentrée 2007 se décide aujourd’hui à Pau
Herriz herri
Bayonne, ville centre de la réflexion sur la réhabilitation de l’ancien
Sports
L’Aviron a beaucoup à gagner à Montpellier
Pays Basque
La justice espagnole condamne De Juana Chaos à mourir en prison
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise