Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-01-04
Loretxu BERGOUIGNAN
Beldurra, instrumento politiko bezala

Jendea erreski ohituretan barnatzen da. Ta ohituretan barnatua delarik nekez aldatzen da. Aldaketek beldurtzen dute. Beldurtzen dute berritasuna ekartzen baitute ta beradaptazio bat inposatzen. Alta, eguneroko bizian ditugun eginbeharren betetzeko berritasunen aurrean gure beldurrak gainditu behar ditugu. Egunez egun gure beldurrak gainditzen goaz. Beldurren gainditzeak handitzen ahal bagaitu, beldur batzuk ezingaindituak iduritzen zaizkigu. Izua besterik ez dute eragiten, erreakzio baten proposatzeko ezintasunean izanez.

Azken beldur hori gaur egun, politikari gehienek erabiltzen duten jendea hainenganatzeko instrumentu bat da. Beldurrarekin, jendea urduri ezartzen da eta beldurraren aurrean zerbait proposatzen duena gorestatua da. Bush-ek terorismoaren beldurra erabili du bere kanpainia garaian eta ezingainditua iduritzen zitzaien izu horren aintzinean amerikar populakuntzak Bush-i konfiantsa eman zion. Orain Al Gorek bere aldetik beste ezingainditua iduri duen beldur bat piztu ta bereganatu nahi du "Une vérité qui dérange" filma eginez. Filma hortan, gizon okzidentalaren ohituren eragin ekologikoak aurkeztuak zaizkigu: Planetaren berotzea, ekosistema osoaren beradaptatzea....Al Gorek, Bush-en ber helburuarekin (bere irudia gorestatua izan dadin), beste bide batean beldurra piztu nahi du. Filma hori mundu okzidentaleko herri desberdinetan hedatu da. Ongi da beldur horrek gure eguneroko biziko jardunetan aldaketa bat eragiten badu. Baina jende gehiengoarentzat filma horrek eraginen duen erreakzioa, ezingainditua den beldur berri baten sortzea da. Ta horri aurre egiteko indargabetua dela sinestuz Al Gori konfiantsa egitea.

Beldurra betidanik erabilia izan den instrumentu politiko landieros bat da. Jende ta ekimen desberdinak kategorisatzen ditu eta kategoria oso batzu jendarte "egoki"-tik jokoz kanpo uzten. Beldurra ideien kondizionatzeko instrumentu ezagutua da.

Aldi berean, batzuek diote beldurrek konzientzia hartzeak pizten ahal dituztela, eta konzientzia hartze batzuek arazoari aurre egiteko erreakzioak. Ez dakit beldurra beharrezkoa den egoera bati buruz konzientzia hartze baten pizteko. Domaia da ez gai izaitea erreakzio baten ukaiten beldurrik ukan gabe zeren erreakzio bat ukaiteko beldurra goitatzen badugu konzientzia hartze bat piztu nahi duena beldurraren instrumentua erabiltzeko estrategira bultzatzen dugu. Eta maleruski, konzientzia hartze eta erreakzio bat piztu ordez jende eta ekimenak kategorisatzearekin bat kondizionamendu baten sortzea arriskatzen da.


 
Print
 
...More news
Sujet à la une
Un trésor noir à déterrer
Pays Basque
Un appel à la grève en solidarité des postiers d’Anglet
Pays Basque
Batasuna: "le processus n’est pas rompu"
Culture
Les Tambours du Bronx sont increvables
Culture
Le projet d’Olivier Galinou
Sports
A vos billets, prêts, achetez...
Sports
Mayo préparera le Tour en Italie
Pays Basque
Uda Leku presse Hendaye pour qu´un local durable soit aménagé
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise