2006a bake prozesu batekin hasi behar omen zen eta 2006a bake prozesu hautsi batekin bukatu omen da. Bakea gora, bakea behera ahoa bete zaio bati baino gehiagori azken aldi hontan Aturritik Ebrora, eta gehiago ere Burgosetik Madrilera.Bederatzi hilabete eta gero fini da gerla finitzeko bake prozesu ustezko hori. Bai, hemen gerla bat bizi baitugu, gerlak dituen bere sufrikario, tortura, heriotza eta militarrekin.
Bai, gerla militarrek egiten dute, eta bakea egiten dutelarik, galdu edo irabazi nahi izaten dute. Espainiar militarrek Euskal Herrikoei irabazi nahi die, haien errendizioa eskatuz, ETAk Espainiarrei irabazi nahi die, heri honen autodeterminazioa galdeginez. Batzuek ETAren errenditzea eskatzen zuten: "el fin de ETA", besteek herri hau zapaltzen dutenen koloniar logikaren errenditzea. Baina errendizioekin ez da bakerik!
Errenditzea gerla da, gerla finitzea, ez bakea lortzea. Bake irizpideak xekatzea, mintzatzea, "negoziatzea" gerla logikatik bake logikara joatea da. Baina iduriz, batzuk ez dira oino prest gerla logika horrekin bukatzeko, zenbat aldiz irakurri, entzun eta jasan behar izan dugu "España no se rinde"?
Zenbat aldiz elkarrizketa, errendizio baldintzei buruz mugatu nahi izan digute? ETAren bukaeraz negoziatu behar zela?
Eta Euskal Herria zer? Zer uste dute, haiek gerla logikan segitzea bakea lortzeko eta ETAk errendizioa izenpetzea?
ETA erakunde militarra da, eta militarrak ez dira errenditzen. Iñaki de Juana militarra da eta nahiago du hil, Espainiar epaile baten aintzinean errenditu baino.ETA, sortzera ekarri zuten helburuak bete arte, edo betetzeko bidean ezarri arte, ez da erendituko, ez baita alferrik erakundu militarra.
Ez dakit zer garen euskaldunak, militar? Zibil? Bakezale? Baina gauza bat argi dut: herri bat garaa, eta herri bat izan arte datorrena datorrela herri izan nahiko dugu. Gerla etorri behar bada etorriko da, bakea sortu nahi bada ba sortuko dugu, baina errendiziorik ez da etorriko, hortarako burugogorregiak baikara euskaldunak.