Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-12-01
Eneritz ZABALETA
Abiaduran goaz

Euskal Herria beti izan da herri ttipia, mendiek inguratua, inperio handietarik urrun.

Hasi Erromatarren garaitik, Errolanen gora beheretaraino, mendiz menid bizi izan gira euskaldunak.

Inperio handien ukimenetik urrun.

Mendeak joan, mendeak jin, laborariak ez dira lehen bezain laborari, sareak ez dira lehen bezain sare, mendiak ez dira lehen bezain mendi. Komunikazioaren gizartean bizi omen gira.Dena komunikatu behar dugu, komunikazio sareak, bideak eraiki behar ditugu;

Gaur egun Euskal Herria herri modernoa da, komunikazioaren gizarte hontan guziz errotua. Guziz erotua.

Gure herri ttipia, gaur egungo gigantismora komunikatu behar da! Sare transeuropearrak gure lurretara heldu behar dira kosta ahala kosta!

Denak fite, azkar, abiadura handian zirkulatu behar du zirkulazio askearen Europa hontan. Iruñako,Gasteizko, Bilboko, Donostiko merkantziek, pertsonek,kapitalek abiadura handian eta errextasun guziekin zirkulatu behar dute, komunikatu behar dute. Hori da gaur egungo mundu modernoak galdegiten duen, inposatzen digun hertsapena.

Horren izenean Donosti, Gasteiz eta Bilbo abiadura handian lotu nahi dituzte. Edo ez al da Madril Bruselasekin lotu nahi eta lotura hori kosta ahala kosta Euskal Herritik pasarazi nahi, poltsiko batzuk berotzeko parada izigarria baita. Horren izenean Nafarroa eta Baxe Nafarroa zeharkatuko duen autopista bat sortu nahi da.

Holako proiektu faraonikoen kostuak ez dio axola azken finean, helburua gure herriñoa Europarekin komunikatzea da, gure merkantziak zirkularaztea da merkatu zabal eta berrietan.

Futitzen gira AHTak 4.178 miliun euro kostatzen badu! Futitzen gira gure herria herri menditsua izanik, hainbat mendi suntsituko badira (mendiak? Horrek ez du eurorik emaiten), edo laborariak lurrik gabe utzi behar badira, herriak suntsitu (laborariak? Oino existitzen dira? Herriak? Ez direa denak hiritan bizi?)

Futitzen gira bai, hoiek guziak iraganeko aferak dira. Mundu modernoan polo urbanistiko handiak dira eta polo hoiek Europar abiadura sare baten bidez lotu behar dira. Merkantziak, aberastasunak merkatu berrietara zuzendu behar dira. Herri moderno bat izan nahi badu Euskal Herriak ezinbertzeko aldaketak dira.

Gora modernitatea!


 
Print
 
...More news
Sujet à la une
Bayonne-Biarritz : la comptabilité passe d’abord
Pays Basque
Manifestation pour la libération de six détenus atteints de maladies graves
Pays Basque
"L’intercommunalité, une institution à sang froid"
Pays Basque
Leia Navarre : "le projet de transnavarraise est le même qu’au premier jour"
Culture
Monty Alexander trio retrouve le mythe
Sports
Osasuna y croit plus que jamais
Pays Basque
Madrid affirme avoir "décapité" "l’appareil logistique de l’ETA"
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise