Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-11-28
erabili.com
Iruña Veleiko testuen egiazkotasuna baieztatu dute

Iruña-Veleian aurkitutako euskarazko hitzak erromatarren garaikoak direla baieztatu dute, azterketa zientifikoen datuak eskutan, Arabako aztarnategiko ikerketa taldeko kideek. Iruña-Veleian aurkitu eta 2006ko ekainean plazaratu ziren grafitoak eta hauen gainean idatzitako euskarazko hitzak, besteak beste, III. eta V. mendeen artekoak direla baieztatu dute berriro Arabako aztarnategi erromatarreko ikerlariek.

Baieztapena berresteko, jakinarazpen ofiziala plazaratu dute Iruña-Veleiako ikerketa taldeko kideek. Eliseo Gil, indusketa zuzentzen duen arkeologoarekin batera, Idoia Filloy (arkeologoa), Juan Santos Yanguas (Historia katedraduna), Henrike Knörr (euskaltzaina eta Euskal Filologia katedraduna), Rubén Cerdán (Fisiko Nuklearra), Emilio Illarregui (arkeologoa) eta Zoilo Callejak (Arabako Elizbarrutiaren Ondare arduraduna) sinatu dute aurkikuntzaren egiaztapen zientifikoaren gainean azalpenak ematen dituen dokumentua.

Ikertzaile taldearen hitzetan, "Iruña-Veleiako grafitoek jasan duten ikuskatze eta ziurtatze maila arkeologia material gutxik" jasan izan dute.

C14 analisiak (Ingalaterra, AEB eta Holandako laborategi espezialduetan eginak), termoluminiszentzia azterketak (Krakoviako Unibertsitatea, Polonia) eta, batik bat, Frantziako CEA-CNRS espektroskopìa nuklearreko laborategietan egindako azterketak izan dira Iruña-Veleiako aurkikuntzen data eta jatorria zehazteko erabili izan direnak. Eta guztien emaitzak kontutan hartuta, aztarnategiaren arduradun teknikoek ez dute zalantzarik: "erromatarren garaiko ebidentzia materialak" dira orain arte ezagutarazi dituzten guztiak (adreiluak, beirak eta hezurrak), "ukitu eta iker daitezkeen elementu fisikoak, zientifikoki egiaztatutakoak".

Azken egunetan zenbait adituk plazaratutako iritzi artikulu eta elkarrizketek zalantzak zabaldu dituzte Iruña-Veleiako aztarnategiko arduradunek plazaratu zituzten aurkikuntzen benetakotasunaren inguruan.

Zalantzak eta susmoak piztu dira, besteak beste, iritzi-emaileetako bat Iruña-Veleiako aurkikuntzak aztertzen dituenetako bat izan delako, Joaquín Gorrotxategi filologoa (honen sinadurarik ez da ageri plazaratu berri den dokumentuan). Joseba Lakarra eta Juan José Larrea ere, filologoa eta historialaria hurrenez hurren, eta EHUko irakasleak, "harrituta" agertu dira artikulu honetan.

Giro horrexek bultzatuta agertu dira prentsaurrean, hain zuzen ere, aztarnategian ikerketa lanak egiten dituztenak. Jakinarazpen ofizialaren sinatzaileak zorrotz azaldu dira. Beraientzat "guztiz axolagabeak eta oinarri gabeak" dira azkenaldian prentsan plazaratu diren "zenbait iritzi". Iruña-Veleiako ikerlari taldekoen ustez, aztarnategiaren aurkikuntzak zalantzan jartzeko beraien lana susmopean jartzen saiatu dira. "Larria da, oso larria -diote-, euskal arkeologian lehen aldiz arkeologia metodoa eta egiaztatze analitikak, tartean diren arkeologo eta adituen lanarekin batera, zalantzan jartzea".


 
Print
 
...More news
Sujet à la une
L’Office Public de la langue prend le relaisd’Euskal Konfederazioa auprès des mairies
Pays Basque
Les caisses 64 et 40 de la MSA se regroupent
Pays Basque
80 tonnes pour la Banque alimentaire
Pays Basque
Zapatero : la volonté d’abandon des armes de l’ETA doit être confirmée
Pays Basque
Jusqu’à 25 ans requis dans le cadre du procès "Tchernobyl"
Culture
Une jeunesse basque sous influence
Sports
Le BO fonctionne aussi sans les internationaux
Sports
Oçafrain et Sorhuet chez les grands
Pays Basque
Vouloir se marier à Bayonne peut conduire à l´expulsion au Maroc
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise