Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-10-25
Txomin PEILLEN
Zigorren edokundenaz zurubiak

Mesopotamiako tiranietan jendea balio eta pena zubietan sailkatua zen, goian erlijio gizonak eta gudariak, beherago aitonen semeak, beherago laborariak, beherago salerosleak, beherago kameluak eta zaldiak ; azkenik salgaiak, martxandizak : xeheak, esklaboak, emazteak, umeak. Gure demokrazietan horretaratuak ote gara? Hobe da haur baten bortxatzea eta hiltzea, ezen, hilaren arabera, zigorra gogorrago doa zurubietan goiti, emazte bortxatuak bi haur balio ditu, gizon hilak bi andere, deputatu hilak bi gizon, lantegi nagusi batek bi deputatu, polizi hilak bi gizon, presidenteak bi polizia. Gero errezena kondenatua ez izateko "la raison d’Etat" erresumaren onerako izatea da, hogeimila algeriar jende garbitzea Setifen ez da jujatua, ez da epaitua izan eta manazaleak: nonbait bi elizeen arteko usategian lo datza ohoratua, harakina.

Zer, bada, hiltzaile izateko nor hiltzen den pena zurubi horren, arabera hautatu behar dela? Gero, nik uste eta indarkeria guzien kontra izan naizelako, beti, polizia hilak haina errespetu merezi luke poliziak tirokatzen duen jendeak. Berdintasun peredikatzen digun errepublika honetan, noiz polizia "bavures"ak Asisetan? Eta noiz buruz behera ezarriko dira zurubiak, haurrari eta emazteari merezi duten errespetu eta fisikoki ahulenei berdintasunaren emateko?

Frantzia da munduko lege gehienik daukana. "Un pays de droit", omen da, baina legeak metatu ahala bidegabekeriak metatzen dira eta legeri eskapatzeko bideak nasaitzen. Aspaldian irringarri dira: gure gobernuak legealdi bakoitzaren ondotik sekulako balentriak eta espantuak igortzen dizkigute, alegia ehun edo berrehun lege errun dituztela bi urteez. Erdi Aroan bizi da Frantzia legeen burdinezko jantzia ezartzen du, eta ez du ulertzen nola Inglaterra, lege gutirekin eta Konstituzio gabe bizi den.


 
Print
 
...More news
Sujet à la une
Les migrateurs dans le viseur des longues-vues
Pays Basque
Le processus de paix gagne le Parlement de l’UE
Pays Basque
Aujourd’hui, c’est déjà demain
Culture
Amerikastola, immersion dans l’enseignement bilingue indigène
Sports
Jamais deux sans trois
Sports
Waltary dans son jardin
Pays Basque
Les élus souletins favorables à la poursuite des études à Charritte
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise